Genero Arrazoiengatiko Jazarpena: prozesuaren sistematizazioa. 2005 – 2011
¡Descárgalo!
Bagenekien ZEHAR errefuxiatuekinko Eragin eta Parte-hartze Sozialeko (EPS) lantaldeko kideak aspalditik zebiltzala sistematizatzeko ideiarekin gora eta behera. Hori, baina, ez da batere harritzekoa, baldin eta kontuan hartzen badugu, batetik, lantalde horrek energia, grina eta elkarrengandik ikasteko gogo itzela duela lanean, eta, bestetik, sistematizazioak hausnarketa eta talde-ikaskuntza sustatzen dituela. Kanpotik ikusten genuen EPS lantaldeak.
Deskarga digitala
Uste dugu ezagutza libreki zabaldu behar dela; horregatik, hainbat liburu deskargatzeko aukera ematen dugu.
Gure argitalpenak gustatzen bazaizkizu, lagundu diruz, egokitzat jotzen duzun zenbatekoa emanda. Zure laguntzari esker ikertzen eta dibulgatzen jarraitu ahal izango dugu.
Deskribapena
Egilea: ZEHAR errefuxiatuekin
Bagenekien ZEHAR errefuxiatuekinko Eragin eta Parte-hartze Sozialeko (EPS) lantaldeko kideak aspalditik zebiltzala sistematizatzeko ideiarekin gora eta behera. Hori, baina, ez da batere harritzekoa, baldin eta kontuan hartzen badugu, batetik, lantalde horrek energia, grina eta elkarrengandik ikasteko gogo itzela duela lanean, eta, bestetik, sistematizazioak hausnarketa eta talde-ikaskuntza sustatzen dituela. Kanpotik ikusten genuen EPS lantaldeak “halabeharrez heldu beharko ziola” sistematizazioari.
Dokumentu honetan, ZEHAR errefuxiatuekinren Genero Arrazoiengatiko Jazarpenaren esperientziaren sistematizazio-prozesua jaso dugu. Sistematizaziorako taldeak bultzatu du prozesu hori. ZEHAR errefuxiatuekinren EPS lantalde osoak hartu du parte: Itziar Caballerok, Raquel Celisek, Leire Lasak eta Iñaki Ramírez de Olanok. Lala Mujikak, Aldarteko ordezkariak, ere parte hartu du. Iniciativas de Cooperación y Desarrollo-k bideratu du sistematizazioa, eta prozesuaren txostenak eta dokumentu hau egin ditu.
Informazio gehigarria
Hizkuntza | Euskera, Gaztelania |
---|---|
Liburuaren xehetasunak | Formatua: PDF 52 orrialde Hizkuntza: gaztelania |