Ez da sartzen
¡Descárgalo!
Presio-estrategia gisa, presio politikoko talde bat osatu zen. Bertan instituzio publikoek eta erakundeek hartzen dute parte, bi ekintza-bideri jarraituz: beren erakundean eta haiekin lan egiten duten taldeei horrelako jazarpenak eta asilo-eskubidea ezagutarazteko barne-jarduerak eta Espainiako Gobernua presionatzeko kanpo-jarduerak, taldeko gainerako kideekin koordinazioan.
Deskarga digitala
Uste dugu ezagutza libreki zabaldu behar dela; horregatik, hainbat liburu deskargatzeko aukera ematen dugu.
Gure argitalpenak gustatzen bazaizkizu, lagundu diruz, egokitzat jotzen duzun zenbatekoa emanda. Zure laguntzari esker ikertzen eta dibulgatzen jarraitu ahal izango dugu.
Egin klik hemen diruz laguntzeko.
Deskribapena
Ez da sartzen. Genero-arrazoiengatik zapaltzen dituzten emakumeentzako asilo-eskubidea aitortzeko kanpaina
Egilea: ZEHAR errefuxiatuekin
ZEHAR errefuxiatuekinn presio politikoko kanpaina bat egin da, honako hau lortzeko:
• Genero-ikuspegia asilo-eskubidean eta bere prozeduretan sartzea sustatzea.
• Genero-arrazoiengatiko zapalkuntza zer den ezagutaraztea
• Espainiako Gobernuak jazarpen hau eraginkorki onartu dezan lortzea
Presio-estrategia gisa, presio politikoko talde bat osatu zen. Bertan instituzio publikoek eta erakundeek hartzen dute parte, bi ekintza-bideri jarraituz: beren erakundean eta haiekin lan egiten duten taldeei horrelako jazarpenak eta asilo-eskubidea ezagutarazteko barne-jarduerak eta Espainiako Gobernua presionatzeko kanpo-jarduerak, taldeko gainerako kideekin koordinazioan.
2007 hasieran, testuingurua aldatu egin zen, positiboki. Martxoaren 15ean, Diputatuen Kongresuan “Emakumeen eta gizonen arteko aukera-berdintasunerako Lege Organikoa” onartu zen. Lege hau garrantzitsua da, oro har, emakumeek jasaten dituzten diskriminazio-forma guztiak desagerrarazteko borrokan, baina bereziki nabarmendu nahi genuke Lege honek ASILO-LEGEA ALDARAZTEN duela, Hogeita Bederatzigarren Xedapen Gehigarriaren bitartez.
“Hogeita bederatzigarren xedapen gehigarria. Martxoaren 26ko 5/1984 Legean, Asilo-eskubidea eta Errefuxiatu-izaera Arautzeari buruzkoan, hirugarren xedapen gehigarri berria gehitu da, hurrengoaren arabera: Hirugarren xedapen gehigarria. 3. artikuluko 1. paragrafoan xedatutakoa aplikatuko zaie, genero-arrazoiengatik jazarpena jasateko beldur oinarriduna izan eta euren jatorrizko herrialdeetatik ihes egiten duten emakume atzerritarrei.”
Informazio gehigarria
Hizkuntza | Euskera, Gaztelania |
---|---|
Liburuaren xehetasunak: | Formatua: PDF 19 orrialde Hizkuntza: gaztelania Urtea: 2007 |