Behartutako lekualdaketak

Behartutako lekualdaketak

¡Descárgalo!

Munduan gaur egun gertatzen ari denera hurbiltzeko, gaingiroki bada ere, beharrezkoa da nazioarteko testuingurua kontuan hartzea. Izan ere, besteak beste, estatu askotan giza eskubideetako asko formalki onartzen badira ere, gizadiaren gehiengoarentzat ezinezkoa da eskubide horiek erabiltzea.

Deskarga digitala

Uste dugu ezagutza libreki zabaldu behar dela; horregatik, hainbat liburu deskargatzeko aukera ematen dugu.

Gure argitalpenak gustatzen bazaizkizu, lagundu diruz, egokitzat jotzen duzun zenbatekoa emanda. Zure laguntzari esker ikertzen eta dibulgatzen jarraitu ahal izango dugu. Egin klik hemen diruz laguntzeko

Deskribapena

Deskribapena

Behartutako lekualdaketak: Giza Eskubideak Asilo-eskubidearen ikuspuntutik. Erreibindikazioak eta aldaketa-proposamenak

Egilea: ZEHAR errefuxiatuekin

Globalizazioa eskubideak unibertsal bihurtzeko bitartekoa izan liteke, baina hura logika kapitalistari eta patriarkalari jarraiki ezartzen denez, gutxiengo baten baliabideak areagotzeko baino ez du balio; gizadiaren gehiengoaren giza eskubideak, berriz, sistematikoki urratzen dira. Sistema horren eragin negatiboak are larriagoak dira diskriminazio- edo jazarpen-egoeran dauden pertsonen bizitzan; esaterako, emakumeengan eta lesbianen, gayen, bisexualen eta transexualen biztanlerian (LGBT).

Giza eskubideei buruzko ikuspegia aldakorra da, eta eskubide horien esanahia zabalduz doa, herritarrek haiei lotutako beharrak eta nahiak berriro zehaztu ahala. Horrenbestez, garrantzitsua da giza eskubideak historiaren emaitzatzat hartzea; izan ere, giza ekintzaren ondorio dira, aldakorrak; eta beraz, amaitu gabeko prozesu bat.

Informazio gehigarria

Informazio gehigarria

Liburuaren xehetasunak

Formatua: PDF. 96 orrialde. Hizkuntza: gaztelania eta euskara. Urtea:2010

Hizkuntza

Euskera, Gaztelania