Errefuxiatuen aldeko marka


Óscar Pasarín izango da “La Bilbao Refugio” lasterketako erronkaren protagonista, errefuxiatuen egoera agerian jartzea xede hartuta. Ultrairaupeneko lasterkariak bere gorputza muturreraino eramango du, marka bat hausteko: 8 egunean 1.000 kilometro korrika egitea, egunean 20 orduko erritmoan.

Erronka ekainaren 17an (larunbata) hasi eta ekainaren 25ean (igandean) amaituko da, eguerdian, “La Bilbao Refugio” lasterketarekin bat etorriz. Herri-lasterketa solidario horretan, nahi duten guztiek Óscarrekin bat egin ahal izango dute bere azken 5 kilometroetan.

Erronkaren ibilbidea


Bilbon egingo du, 6 kilometroko hiri-zirkuitu batean; zehazki, Bilboko itsasadarraren inguruan ibiliko da, Areatzako zubitik Euskalduna zubira bitartean.

Óscar Pasarín


Oscar Pasarin

Ultrairaupeneko lasterkari euskaldun hau ezaguna da, kirol arloan egin dituen lorpenez gain, errefuxiatuen egoera eta bizi duten drama hobetzeko izan duen inplikazioagatik. Beste urte batzuetan ere erresistentzia fisiko eta mental izugarria eskatzen zuten balentria itzelak egin ditu:

• 2014an: 591 kilometro errefuxiatuen alde: etapatan banatutako mendi-lasterketa, Euskal Herri osoan zehar, 36.000 metro baino gehiagoko desnibel orokorrarekin.
• 2015ean: Más Kilómetros, Más Refugio. 1.200 kilometro, Algecirasetik Bilbora, 15 egunean (28 maratoi egitearen baliokidea).
• 2016an: El Camino Más Duro. Donejakue bideko marka: 800 kilometro 7 egun baino gutxiagotan.

Eman kilometroak, eman babesa


Bidali REFUGIO 28014 zenbakira

“La Bilbao Refugio” lasterketako erronkari laguntzeko, SMS bat bidal dezakezu 28014 zenbakira, REFUGIO hitza jarrita. Bidaltzen duzu mezu bakoitzeko, 1,20 € oso-osorik helaraziko zaizkio Euskadiko Errefuxiatuen Laguntzarako Batzordeari (ZEHAR errefuxiatuekin), errefuxiatuei laguntza eta zaintzak emateko proiektuetara bideratzeko.

Lagundu Óscarri


Nahi baduzu, Óscarrekin batera korrika egin dezakezu Bilboko itsasadarrean egingo duen ibilbidean. Taldean, kuadrillan, erakundeen izenean edo ikastetxeen izenean etor zaitezkete, errefuxiatuekiko elkartasuna adierazteko, Óscarren alboan kilometro batzuk eginez. Ultrairaupeneko proba denez, Óscarrek poliki egingo du korrika; beraz, edozein pertsonak egin dezake zati bat berekin batera.

Erabili formulario hau ZEHAR errefuxiatuekinrekin harremanetan jartzeko, eta zure parte-hartzea koordinatuko dugu.