Hika Ateneoko lagun maiteok

Martxoko agenda helarazten dizuegu jarduera mordoarekin. Besteak beste, Txomin Barullo Konpartsarekin batera jarduera bi antolatu ditugu.

Batetik, martxoaren 8an, mugimendu feministek antotalutako deialdi eta mobilizazioekin bat egitera deitzeaz gain, Hika Ateneoko jaian parte hartzera gonbidatzen zaituztegu, Miss Ovarios 33en kontzertura etorriz.

Bestetik, martxoaren 21ean, Korrika Bilbotik igaroko denez, Hika Ateno eta Txomin Barulloren kilometroan parte hartzeko deialdia luzatzen dizuegu:

  • barran kokatu dugun itsulapikoan zuen ekarpena eginez,
  • lekukoa eroateko zozketan parte hartuz,
  • eta jakinaraziko dizuegun orduan eta lekuan korrika eginez.

Besarkada bat guztioi

Hika Ateneoko Batzordea

martxoa2013.pdf