Aurkezpena
Gizarte-bizitza beti dago aldaketa-prozesuren baten menpe, eta aktore sozialen mahai gainean etengabe dago formula berritzaileak aztertzeko beharrizana, lehengo arazoei zein sortuz doazen gatazka sozial berriei aurre egiteko asmoz.
Aipatutako gatazkei aurre egiteko orduan, Bizitzarako Trebetasunak estrategia eraginkorra dira gaitasun pertsonal eta sozialak garatzeko, zeren, modu horretan, arrisku-egoeren aurrean hain hauskorrak ez diren estiloak sortu daitezke.
Era berean, trebetasun horiek rol profesionala hobetu dezakete; izan ere, eguneroko lanak, talde-lana, emozioen kudeaketa eta erabilera, eta arrisku profesionalak (burnout sindromea eta abar) hobeto kudeatzeko gaitasuna eskaintzen dute.
Ezaugarri horietan oinarrituta aurkezten ditugu Bilbon eta Donostian egingo diren Bizitzarako Trebetasunei buruzko tailer biak.
Helburuak
1. Prestakuntza eskaintzea Bizitzarako Trebetasunen ereduan, gizarte esku-hartzearen arloko profesionalen jabekuntza lortzeko estrategia eraginkor gisa. Modu horretan, burnout-prozesuak saihesten dira, enpatiarekin, asertibitatearekin eta emozioen kudeaketarekin erlazionatutako trebetasunak jorratuz.
2. Gizarte ekintzako profesionalei Bizitzarako Trebetasunak ikasteko tresna bat eskaintzea.
Egitaraua
- Bizitzarako Trebetasunen sarrera.
- Bizitzarako Trebetasunak eta gizarte ekintzako profesionalak. Gizarte ekintzako esku-hartzea ahalbidetzen duten gaitasun eta trebetasunak.
- Bizitzarako Trebetasunak eguneroko lanaren praktikan. Trebetasun psikosozialak eta gaitasun profesionalak sustatuz.
Hartzaileak
- Gizarte Zerbitzuen esparruetan lan egiten duten instituzio publikoetan edo irabazi asmorik ez duten erakundeetan ari diren gizarte esku-hartzearen arloko profesionalak.
- Bazterketa-egoera jasateko arriskuan dauden haur eta nerabeekin lan egiten duten hezitzaileak.
- Menpetasun edo ezintasun egoeran dauden pertsonekin lan egiten duten profesionalak.
- Baztertze-arriskuan edo gizarte-bazterketa egoeran dauden pertsonekin lan egiten duten profesionalak.
- Sexu-heziketako, indarkeriaren prebentziorako, genero-indarkeriaren prebentziorako, kulturarteko heziketako eta abarreko programetan parte hartzen duten hezitzaileak eta gizarte-bitartekariak.
- Sektoreko GKEei lotutako gizarte esku-hartzearen arloko boluntarioak.
- Gizarte-garantiarako zentroetan lan egiten duten profesionalak: LHI, …
Metodologia
Metodologia zabala, beti taldearen partaidetzan oinarritutakoa. Izan ere, taldeak bere trebakuntza-esperientzia propioa eraikiko du, kontuan izanik norberaren ibilbide pertsonala, proposatutako edukiak eta esku-hartze jakin bakoitzaren beharrizanak.
Izen-emateak
Bi tailer horietako edozeinetara joan nahi dutenek eskaera egin beharko dute mezu elektronikoz (osasunkume), edo 94 442 57 84 telefonora deituta (Oihana Rementeria). Tailerra dohainik da.
Lekuak eskaerak heldu ahala beteko dira, leku-kopuru guztia bete arte.
Tailerrera joateko asmoa adierazteko gehienezko epea azaroaren 22a izango da.
* Trebakuntza-tailerrera doazenek ziurtagiri bat jasoko dute, bertan parte hartu dutela egiaztatzeko. |