Medicusmundik antolatutako ekimen baten berri bidaltzen dizuet.

Os envío información sobre una actividad organizada por medicusmundi en Getxo. Se trata de un taller para facilitar la participación en un concurso de “bertsolaritza” bajo el lema “Mi cuerpo, mi sexualidad”. Tanto el taller como el concurso se realizan en euskera.

Lagun agurgarriak,

medicusmundi bizkaia Elkarteak Nire gorputza, nire sexualitatea” bertso-paper lehiaketa antolatu dugu Getxon, Getxoko Udala, ALBE eta Egizuren laguntzaz.

Emakumeak gorputzaren eta sexualitatearen inguruan askatasunez erabakitzeko duten eskubidearen errespetua aldarrikatzea, hemen zein Hegoaldeko herrialdetan, du helburu.

Lanak aurkezteko azken eguna 2013ko martxoaren 17a izango da.

Sari-banaketa 2013ko apirilaren 12an izango da, 21:00ean, San Nikolas Ikastolan burutuko den bertso-afarian.

Gaia menperatzeko eta bertsoak nola sortzen diren ikasteko Nire gorputza, nire sexualitatea tailerra (dohainik) antolatuko da, Algortako Bertsolari Eskola ALBE-ren laguntzaz, otsailaren 26an, 18:00etatik aurrera, Algortako Kultur Etxean (haurtzaindegi-zerbitzua dago. Eskatzeko azken eguna otsailak 22).

Oinarriak eta informazio gehiago: www.medicusmundi.es/bizkaia

Espero dugu zuen gustokoa izatea

Mila esker

Joana Lopez de Guereñu Ruiz
Garapenerako Hezkuntza eta Sentsibilizazio Saila
Dpto. Educación para el Desarrollo y Sensibilización

medicusmundi
bizkaia

Virgen de Begoña 20, bajo. 48006 Bilbao
Tel. 94 412 73 98 · Fax. 94 412 54 99
www.medicusmundi.es/bizkaia

OINARRIAK Getxo.pdf