Hika Ateneoko lagunok:

Email honen bitartez, martxoko agendan egondako aldaketen berri ematen dizuegu. Aurretik programatutakoetaz gain, gehienak antolatutako jarduera berriak dira.

· Martxoak 13, asteartea, 19:30etan. Hitzaldia: Israeldar apartheida eta garbiketa etnikoa Jordango Haranean. Hizlaria: Fathy Khdirat (Jordan Valley Solidarity). Antolaketa:Euskadiko GGKEen Koordinakundea, Paz con Dignidad, Biladi, Paz y Solidaridad eta Sodepaz.

· Martxoak 27, asteartea, 19.00etan. Hitzaldia: Egungo uraren egoera El Bálsamoko Mendikatean (El Salvador). Hizlaria: Oscar Ortiz (ACUAko ur eta saneamendu arduraduna (El Salvador). Antolaketa: CC.OO., Paz con Dignidad, Mugarik Gabeko Ingenieritza eta Garapenerako Lankidetzaren Agentzia.

· Martxoak 30, ostirala, 19:00etan. Antzerki-funtzioa: Fausto Cautivo. El Naufragio antzerki sozialeko taldearen eskutik (Sevilla).

· Bertan behera utzi da Gesto por la pazen martxoaren 28ko hitzaldia, data berri bat bilatuko zaio.

Bide batez, jarduera berriei buruzko informazio osagarria helarazten dizuegu.

Besarkada bat guztioi,

Bilboko Hika Ateneoko Batzordea

Charla Valle del Jordan Martes 13 marzo Mewando.pdf
DOSSIER-Fausto Cautivo.pdf