Lagun maiteok,

Email honen bitartez M15M urtebeteren ostean jardunaliden kartela eta informazioa helarazten dizuegu:

Jornadas M15M urtebeteren ostean. Hiri ezberdinetan kaleak hartu eta urtebeteren ostean, mobilizazioek, ekintzek eta sentimentuek eurek Maiatzaren 15eko Mugimenduaren kutsua hartu dute, gertaera kolektibo horren egunaren omenez. Ez da gertaera isolatu bat izan, herrialde batzuetan udaberri arabiarraren edo Occupy Wall Streeten izena hartu dute. Askoren kaltea eta gutxien pribilegioaren kontrako gizarte kontestazioa zipriztindu du. Euskal Herrian eta estatuko mugimenduaren balanzea, mugimendu asamblearioaren lekzioak eta gizarte-murrizketen gorakadari aurre egiteko agenda. Hauxek dira jardunaldi honetako mahainguruetan jorratuko diren gaiak.

· Maiatzak 7, astelehena, 19:30etan. Mahaingurua. M15 Mugimendua Euskal Herrian (euskeraz)

· Maiatzak 8, asteartea, 19:30etan. Mahaingurua. Desarrollo de las movilizaciones, más allá del M15M.

· Maiatzak 9, asteazkena, 19:30etan. Mahaingurua. Revitalización del asamblearismo: experiencias y aprendizajes.

· Maiatzak 10, osteguna, 19:30etan. Mahaingurua. Lecciones del M15M un año después.

Jardunaldiak streaming bidez jarraitu ahal izango dira: http://www.ustream.tv/channel/hika-ateneo

Bide batez, agendan dagoen errata baten berri ematen dizuegu: "Merkataritza txikiaren defentsan" hitzaldia, maiatzaren 8an da, asteartea, 20:00etan.

Hemen egongo gara zuen zain

Besarkada bat guztiontzat,

Bilboko Hika Ateneoko batzordea.

CARTEL M15M.pdf