Hika Ateneoko lagun maiteok

Dakizuenez, Korrika Bilbotik pasako da ostegun honetan eta Hika Ateneok eta Txomin Barullok parte hartuko dugula gure kilometroan korrika eginez.

Denok batera irteteko eta elkarrekin berotzeko, Hikan geratuko gara 20:00etan.

Kilometrotik zuzenean abiatu nahi duenak Urazurrutia eta Iturburu kaleek bat egiten duten iskinan itxaron gaitzake 20:30etan, handik denok batera abiatzeko, hortxe hasiko baita gure kilometroa.

Besarkada bat guztioi, eta leloarekin bat eginez: eman euskara elkarri!

Hika Ateneoko Batzordea