EHUk antolatutako jardunaldien berri bidaltzen dizuet. Saioak euskeraz izango dira

Os mando información sobre las Jornadas sobre la visibilidad de las mujeres en los medios de comunicación, organizadas por la UPV

Todas las sesiones serán en euskera.

Azaroak 21 eta 22 (asteazken eta ostegunean) Emakumeen Ikusgaitasuna Hedabideetan izeneko jardunaldien III. Edizioa egingo dugu Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultatean. Besteak beste, gurekin egongo dira Miren Azkarate, Laura Mintegi, Maite Ubiria, Zaloa Basabe, Ainhoa Gueñes, Izaro Gorostidi, Mertxe Larrañaga, Maria Gonzalez Gorosarri…

Saioak goizetan eta arratsaldeetan izango dira, eta jardunaldiak goizeko 9:30etan hasiko dira . Emakumeok politikan izan dugun eta papera eta parte-hartzeko aukera, frankismoan sufritu dugun errepresioa edo komunikabideetan ematen zaigun trataera (emakumea eta politika izateagatik) izango dira eztabaidagai izango diren gai batzuk.

Arratsaldeetan (15:30-19:00), berriz, zine-forumak eskainiko ditugu: Izarren Argia eta El Tiempo de las Mariposas filmen inguruan.

Hitzaldi guztiak euskaraz izango dira eta sarrera dohakoa da. Lizentziaturako ikasleei aukera askeko kredito bat emango zaie. Apuntatzeko: ikusgaitasuna helbidera idatzi.

Programa atxekituta duzue. Informazio gehiago www.ehu.es/ehusfera/ikusgaitasuna

ikusgaitasuna_12_kartela.pdf