Hika Ateneoko lagun maiteok:

Email honen bitartez, zera gogorarazi nahi dizuegu: bertsoafarian izena emateko epea ostiral honetan, 23, bukatzen da. Bertsoak eta diseinuko menu gozoa dastatzeko ezinbestekoa duzue lehenbailehen izena ematea. Horretarako kartel atxekian datozen argibideak jarraitu baino ez duzue.

Bide batez, agendan agertu ez zen jarduera baten berri ere ematen dizuegu: ostiral honetan bertan 18:30etan egingo den musika klasikoko kontzertuaren berri, hain zuzen.

Gainerako jarduere dagokionez, eskura daukazuen agendari eutsiko diogu.

Besarkada bat guztioi,

Hika Ateneo Batzordea