Euskal Herriko Mugarik Gabeko Ingeniaritzatik ekainak 12 eta 13ean Deustuko Unibertsitatean antolatzen ditugun Teknologia, Garapenera eta Gizartea: Kultura Aniztasuna eta Giza Garapenerako Teknologiak jardunaldien IV. edizioko izen-emate epea irekia dago.

Difusioa egitea eskertzen da.

Eskerrik asko!

Desde Ingeniería Sin Fronteras País Vasco abrimos el plazo de inscripción para las “IV Jornadas Tecnologías, Desarollo y Sociedad: Diversidad Cultural y Tecnologías para el Desarrollo Humano" que tendrá lugar los días 12 y 13 de junio en la Universidad de Deusto.

Se agradece la máxima difusión.

Eskerrik asko!

ISF País Vasco
Azkeneko mendean zientziak eta teknologiak aurrerapen garrantzitsuak eragin dituzte baina, gaur egun, XXI. mendean, milioika pertsonak ez dauka oraindik ere edateko urik edota energiarik edo elikadura subiranotasunik. Arazo hauek areagotu egiten dira emakumeen kasuan, azken urteetako modernizazio prozesuen eraginez bere egoera larritu da eta. Honek emakumeen baztertzea eta hauek gizonekiko duten ahulezia handitu du.

Teknologia ez da neutroa, eta ezartzen den tokiko ekonomia, gizarte eta kulturan eragin indartsua dauka. Teknologia, bera bakarrik, ez da soluzioa; halaber, ikuspuntu egokiaz planteatutako teknologiak, pertsonak genero ikuspuntutik abiapuntu eta helburu dituen teknologiak, giza garapena sustatu eta gure gizarteko arazoentzako konponbideak ekarri ditzake.

Hau dela eta, Euskal Herriko Mugarik Gabeko Ingeniaritzatik Teknologia, Garapena eta Gizartea: Kultura Aniztasuna eta Giza Garapenerako Teknologietan IV. Jardunaldi hauetara gonbidatzen zaitugu. Aurreko urtean antolatutako 3.go Jardunaldien jarraipena dira eta helburu orokor bezala administrazioetan, GGKEtan, ikerkuntza zentroetan eta unibertsitateetan garapenerako ikerkuntza arloan dauden ikuspuntu eta eztabaidak esparru akademikora eramatea da. Jardunaldiok Bilboko Deustuko Unibersitatean (aretoa konfirmatu gabe) ekainak 12 eta 13ean ospatuko dira.

Etorrera baieztatzeko, ezinbestekoa da ondorengo formularioa betetzea.

Informazio gehiago: http://euskadi.isf.es/jornadas-tds/2012/presentacion.php

Garapenerako Heziketa taldea
Euskal Herriko MGI – ISF País Vasco