EKAINEAN “POTEMKIN ZINEFORUMA” “LA SAL DE ESTE MAR” PROIEKTATUKO DU
Ekainaren 29an Potemkin zineforumak Annemarie Jaciren “La sal de este mar” filma proiektatuko du.
Eztabaidarako eta zinema kritikorako esparru bat, horrela esan ahal zaio ekimen horri. Hilaren azken
igandeetan, Komite Internazionalistak erakundeak filma bat proiektatuko du, hausnarketa eta eztabaidarako
leku bat sortzeko. Film bakoitzak gaia proposatuko du errealitate ezberdin bat islatzeko. Balio artistikoa
eta zinematografikoa dituen filmak aukeratuko ditugu eta aldi berean ikuspuntu kritiko batetik gizartea
aztertzen dutenak. Debatea sortzeko filmak Bilboko igande arratsaldetan.
Maiatzean Potemkin zineforumak “Intervención divina” filma proiektatu zen eta ekainean Annemarie Jacir
zuzendari palestinar handiaren “La sal de este mar” filma proiektatuko du. Filme honetan bi palestinarren,
Soraya eta Emad, historia kontatzen du. Soraya Brooklynen jaiotakoa Palestinara itzultzea erabaki du,
Emad aldiz Palestinan jaio zen eta bertan bizi den egoerataz alde egin nahi du.
Annemarie Jacir Palestinako zinegile garrantzitsu bat da eta hamarkada ugari daramatza kalitatezko filmak
egiten, “Historia de después de Oslo” (2001) esaterako.
Trailerra: [youtube http://youtube.com/w/?v=ZuIgRF4hc6A&feature=kp]
Igandean ikusiko gara.
“La sal de este mar”( 2008. Palestina). Ekainaren 29an, Igandean, 19:00etan, Zirikan , Bilboko Erronda kalea 12.