Parte hartzera gonbidatzen zaituztet
(“Futbolistas y princesas”. Obra de teatro en euskera)
“FUTBOLARIAK ETA PRINTZESAK” ANTZEZLANA AZAROAREN 5EAN AREETAN
Futbolariak eta printzesak
SENDI Proiektuaren eskutik gonbidapena dakarkizuegu Getxoko familientzat, 6 eta 13 urte bitarteko umeak dituzuenontzat bereziki. Areetako Andres Isasi Musika Eskolan “Futbolariak eta printzesak” EIDABE konpainiaren antzezlanaz gozatu ahal izango dugu azaroaren 5ean, 18:00etan. Parekidetasunean eta berdintasunean hazi eta hezteko antzezlan honetan izena emateko beheko formulario bete, zuen datuekin, eta guk idatziko dizuegu, gonbidapenak non hartu ahal dituzuen esateko. Emanaldia Kultur Errota zirkuitoaren barruan antolatu dugu eta doakoa da, goza dezagun beraz!
EIDABE konpainia; “Futbolariak eta printzesak”
Odei eta Lur klasetik ihes egin duten neska eta mutila dira. Besteengandik ezberdin sentitzen dira, ez dituztelako neska ala mutil bati egozten zaizkion arauak bete nahi. Lurrek, Lur izan nahi du eta Odeik, Odei, inork esan gabe nola jokatu behar duten; mutila izateagatik futbolean jokatu behar duen ala neska izateagatik printzesak atsegin behar dituen. Topiko sexistekin hautsi nahi duen haur eta gaztetxoentzako komedia azkarra. Esketx moduko eszena laburretan zehar, parekidetasunean bizitzea zailtzen duten egoerak umorez agerian utziko dituzte, antzerki jolasa eta musika lagun dutela.
Barrea mundua iraultzeko modurik ederrena izan daiteke, sekula samurtasuna ahaztu gabe, gure sentimenduek egiten baikaituzte aske. Eta horixe izan nahi dute, hain zuzen ere, Lurrek eta Odeik, libre, nahi duten hori adierazi, bizi eta sentitzeko, inposaketa eta etiketa sexistarik gabe mundu aske batean.
Fitxa artistikoa
Testua eta zuzendaritza: Galder Perez
Aktoreak: Jon Zubiaga (Osoron) eta Olatz Pagalday
Argazkiak: Ilara
Ekoizpena: Eidabe
Diseinua: Biko komunikazioa
Doako gonbidapenak eskatzeko formularioa: https://goo.gl/forms/P9IiJKnD7iefvJHZ2