Zehar-Errefuxiatuekin erakundeak (lehengo CEAR-Euskadi) eskatzen die Eusko Jaurlaritzari eta gainerako euskal erakundeei, bai eta Europako Parlamentuan eta Diputatuen Kongresuan ordezkaritza duten Euskadiko alderdi politiko guztiei ere, presioa egin dezatela, beren eskumenen neurrian, EBko estatu kideek erantzun solidarioa eman diezaieten Ukrainatik ihes egin behar duten pertsonei, larrialdi humanitarioaren ondorioz.Arantza Chacón Zeharreko zuzendariak azaltzen duenez, «beharrezkoa da estatu kide guztiei eskatzea babes bila dabiltzan ukrainarren irteera erraztea, Europar Batasunera sartzeko legezko bide seguruak jartzea, pertsona horien asilo-eskubidea errespetatzea eta haien eskubideak bermatuko dituen harrera eskaintzea».
2014tik 2020ra bitartean, Barne Ministerioaren datuen arabera, Euskal Autonomia Erkidegoak Ukrainatik etorritako pertsonen 356 asilo-eskaera erregistratu zituen (Bizkaia 170, Araba 96, Gipuzkoa 90). Chacónen ustetan, “hemendik aurrera, eta larrialdi humanitarioak bere horretan jarraitzen badu, ukrainarrak iritsiko dira Euskadira nazioarteko babes bila. Sortzen diren beharrei erantzun egokia eman behar zaie. Ildo horretan, euskal erakundeei eskatzen diegu harrerarako baliabide guztiak jar ditzatela, eta behar izanez gero, baliabide gehiago jartzea”.