(Bilbo, apirilak 12). Dokumentu hau sinatzen dugun erakundeok CEAR erakundeak Ukrainako gerrak kaltetutako pertsonen harrera kudeatzen duen Bilboko bi zentrotan agertu diren pintadak salatzen ditugu. Pintadetan honako hau ikus zitekeen: ‘Z’ letra, inbasioaren aldekoekin lotzen dena; igitai eta mailu komunistak, Sobietar Batasunaren oroimenez; eta antifaxistak hitza.

Gaur egun (apirilak 12), 91 pertsona daude bi zentroetan. Antolatzaileek pintadak berehala ezabatu zituzten arren, hartutako pertsona asko jabetu dira ekintza horietaz, eta horrek eragin larria izan dezake haien suspertze-prozesuan, azken asteetan bizi izandako muturreko egoera traumatikoak gainditu ahal izatea funtsezkoa den une honetan.

Dokumentu hau sinatzen dugun erakundeok ohartarazi nahi dugu mehatxu edo eraso sinboliko horiek kalte estetikotik haratago doazela. Gerraren izugarrikeriatik ihesi datozen pertsonak beldurtzen eta kriminalizatzen dituzte, eta bizikidetza eta gizarte-kohesioa kaltetzen dituzte. Gainera, Zuzenbide Estatua mehatxatzen dute eta herritar guztiei eragiten diete. Horregatik, ezin dira ikusezin geratu, normalizatu edo zigorrik gabe utzi.

Horregatik guztiagatik, elkarbizitzarako eta elkar ezagutzarako deia egiten dugu, xenofobiari, zurrumurruei, aurreiritziei eta desberdin gisa hautematen denarekiko beldurrari aurre egiteko funtsezko tresnak baitira. Gainera, gogorarazi nahi dugu euskal biztanleria Europako buruan dagoela tratu-berdintasunari eta diskriminaziorik ezari dagokienez.

Harrera-zentroetan agertutako mezuak minoritarioak dira, baina min handia egiten dute. Horrelako jarduerak zigortu eta geldiarazi behar dira.

Erakunde sinatzaileak
CEAR – Comisión Española de Ayuda al Refugiado
Zehar-Errefuxiatuekin
ACCEM
Agiantza
Cáritas Bizkaia
Claret enea
Fundación EDE
Lantegi Batuak
Fundación Social Ignacio Ellacuría
MPDL