660.000 pertsonak ihes egin dute jada beren etxeetatik Ukrainan, dena atzean utzita. Horietako asko bidean dira, egoera gogorrei aurre eginez (hotza, gosea, beldurra, ziurgabetasuna..), mugaren bat zeharkatzeko ahaleginetan ari dira, leku segururen batera iritsi ahal izateko. Ziurrenik, egoera hori larriagotu egingo da datozen egunetan.Zehar-Errefuxiatuekin erakundean, gure baliabideak urgentziaz koordinatzen ari gara, gerratik ihesi Euskadira iristen direnei berehalako erantzuna emateko.
Garai batean, erbesteratu izatea egokitu zitzaigun Euskadin, eta orain, gatazken eta eskubideen urraketen eraginez etxea utzi behar dutenen babesleku izatea dagokigu.
Ahal baduzu, egin donazio bat orain eta lagundu Zehar-Errefuxiatuekin erakundeari pertsona horiei guztiei behar duten arreta ematen.