Urte berriarekin batera, CEAR-Euskadik nortasun korporatibo, marka eta izen berriak aurkeztu ditu. Bizkaian, Araban eta Gipuzkoan jarduten duen errefuxiatuen eskubideen aldeko erakundeak, Zehar-Errefuxiatuekin izena hartu du.
Arantza Chacón, zuzendari berriaren esanetan, “2021ean, 25 urte bete genituen. Urteurren biribil hori aukera aparta izan da orain ditugun erronka berriei indarrez aurre egiteko. Izen berri honekin, aro Berri bat hasten dugu, orain Zehar gara”. Chacónek, Patricia Bárcenari, 25 urtez zuzendaria izandakoari, eman dio lekukoa.
Hemen ikusi dezakezu marka-bilakaeraren bideoa.
Koloreak eta kortxeteak mantentzen dira. Gainera, fonetikoki bi izenen artean lotura bat ezartzen da. Zehar izenak erakundearen misioa gogora ekartzen du: “Egindako bidearen eta egin beharreko bide berriaren erreferentzia da”, gaineratu du Chaconek. “Errefuxiatekin” eranskina inklusiboa da, “bidea elkarrekin egiten dugulako”. Gainera, Zehar euskarazko hitza da, erakundeak bere lana egiten duen tokiko hizkuntza, hain zuzen ere. “Gure lurraldeari egiten dio erreferentzia eta gure horretan, artatzen ditugun pertsonak ere daude, hau ere, beraien herria da eta”. Zehar erakundeak modu koordinatuan lan egiten jarraituko du CEAR erakundearekin, misioa, helburuak eta erronkak partekatuz.
Arantza Chacónen kurrikuluma
Sevillako Unibertsitatean Zuzenbidean lizentziaduna da eta Garapenerako Lankidetzan eta Giza Eskubideetan espezializatua. Bere ibilbide profesionala gobernuz kanpoko hainbat erakundetan behartutako lekualdaketen testuinguruari, asiloari eta nazioarteko babesari lotuta dago. Giza eskubideak, feminismoa, berdintasun ekonomikoa, soziala, kulturala eta politikoa sustatzeko konpromisoak mugitzen du. 2001. urteaz geroztik, CEAR-Euskadiri lotuta egon da. Orain arte, eta 2018an ireki zenetik, Oñatiko Larraña Etxeko eta Tolosako Zuloaga Txikiko harrera etxeetako zuzendaria izan da. Erakundeko esku-hartze estrategia koordinatu du eta 2019tik, zuzendaritza taldeko kide ere izan da.
Chacónek azpimarratu duenez, “errealitateak erronka berrien aurrean jartzen gaitu egunero, errefuxiatuentzako harrera-gizarte bat eraikitzeko eginkizun honetan. Zeharreko postu berri honek hazten jarraitzeko aukera ematen dit. Erantzukizun garrantzitsua da, baina erakundea osatzen dugunon babesa ere sentitzen dut eta lehen eguneko ilusioarekin jarraitzen dut”.