Aurkezpena
Ekintzailetza eta parte-hartze soziala ez dira adin edo kolektibo jakin batzuen ondarea. Hori erakusten du pertsona nagusiek duten protagonismo sozial gero eta handiagoak; ez soilik boluntariotza ekintzetan duten parte-hartzeagatik, baizik eta ingurunearen eraldaketan laguntzen ari diren eta garrantzi sozial eza adieraztera zuzendutako estereotipoak gainditzeko balio duten ekimen ekintzaileak abian jartzeagatik.
Kolektibo horrek duen eraldaketa-ahalmenaren erakusgarri txiki bat hurbilarazi nahi dizugu, pertsona horien eta beraien ideia ekintzaile eta eraldatzaileen ikusgarritasun positiboa ahalbidetuko duen Topaketa baten bitartez.
Behin-behineko egitaraua
10:15etatik 10:30era. Inaugurazioa.
10:30etik 11:30era. Inaugurazio-hitzaldia: "Zahartzea, kapital soziala eta interakzio-errituak"
Enrique Gil Calvo. Doktorea Soziologian eta Soziologiako Katedranun Madrilgo Complutense Unibertsitatean
11:30etik 13:00etara. Esperientzien mahaia: Ekintzailetza eta parte-hartze sozialeko ekimenak.
- Sestaon pertsona nagusiei laguntzeko sarea. Diolinda González. Sestaoko Pertsona Nagusien Udal Zentroa.
- Euskal Herriko Meatzaritzaren Museoa. Carmelo Uriarte. Euskal Herriko Meatzaritzaren Museoaren zuzendaria.
- Parte-hartze soziala eta herritarren parte-hartzea. Alfonso Romero. Grupo @Iaioflautas taldeko kidea.
- Hezkuntzaren kalitatearen alde. Rafael Mendia. Zerbitzu eta ikasketa solidarioaren sustatzailea eta “Kalitateko Euskal Eskolaren aldeko Plataforma Seniorra” delakoko kidea.
13:00etatik 13:15era. Agurra eta amaiera.
Informazio gehiago
Víctor Moreno
proyectos
94 442 57 84
http://socialdreamers.es/
Izen-ematea
Topaketa doakoa da, baina beharrezkoa da aldez aurretik izena ematea bertan parte hartzeko. Topaketan proyectos helbidera bidaliz.
Era berean, telefonoz ere eman dezakezu izena:
Víctor Moreno
94 442 57 84 |