a6a1a4568a4609e5be460d8fda5bbd89o.png

Bilboko Hiri Txirrindularien Biziz Bizi taldeak Bizikleta Eguna antolatu du maiatzaren 8an. 12 km-tako bizikleta martxa antolatu dugu, Bilboko Arriaga plazatik aterako da 12etan. Umeentzako lau kilometrako bizikleta martxa egongo da ere bidegorrietatik.

Maiatzaren 4-tik 15-era gauzatuko den 350.org elkartearen nazioarteko kanpainan parte hartzera goaz gure “Bizikleta Egunarekin”. Kanpainaren leloa hauxe da: "Esan agur erregai fosilei".

Kanpaina honetan,mundu mailako ekintzaileek ekintza zuzenak garatuko dituzte erregai fosiletako proiekturik arriskutsuenen aurka: ikatza, petrolioa eta gasa lur azpian utzi eta % 100 berriztagarriak diren energietan oinarrituriko mundu bidezkoago bat lortzeko trantsizioasustatuz.

Guk Bizikleta Eguna antolatu dugu, gure helburua kotxea protagonista ez duen bestelako hiri-eredua aldarrikatzea da, mugikortasun jasangarri eta
aktiboari lehentasuna emanez eta CO2 isuriak murriztuz.