Idiomas · Hizkuntzak · EU | ES
Email hau behar bezala ez baduzu ikusten, sakatu hemen
Si no visualiza bien este email, pulse aquí
InfoBilbao Newsletter
Bilboko Hiriko berriak
www.bilbao.eus
2016 Urtea · Otsailaren 27tik martxoaren 4ra
Astekaria
MARTXOAREN 8A
Martxoak 8

Bilboko Udalak Martxoaren 8a, Emakumeen Nazioarteko Eguna, ospatuko du uriaren historiari emakumeek egindako ekarpena ezagutarazita

Berdintasun, Lankidetza, Bizikidetza eta Jaietako Sailak “Bilboko Emakumeak. Nosotras contamos” izeneko dokumentala aurkeztuko du martxoaren 7an Bidebarrietako Liburutegian. Horrez gain, adierazpen instituzionala irakurriko da Bilboko Udaletxean.

GEHIAGO IRAKURRI >>

EMAKUMEAK HISTORIAN
Itsasadarra, Zubiak eta emakumeak

“Itsasadarra, Zubiak eta Emakumeak” izeneko ibilbide turistikoa martxoaren 9tik apirilaren 2ra arte egingo da

Ordu biko iraupena izango duen ibilaldian Bilbo arkitektonikoa bisitatuko da: San Anton zubia, Erriberako merkatua, Erriberako zubia, Mesedeetako zubia, Areatzako zubia, Udaletxeko zubia, Uribitarteko kaiak eta behinolako aduanaren eraikina.

GEHIAGO IRAKURRI >>

KALE-IZENDEGIA
Yolanda Gonzalez Plazatxoa

“Yolanda González Plazatxo” berria inauguratu da

Espazio berri hau Deustuko Erriberaren 57 eta 59 zenbakien artean dago. Ekitaldi sinboliko horrekin, deustuar ikaslea bizi zen lekutik 50 metrotara dagoen Plazatxo berria, Bilboko udal kale-izendegian eta Alkalteak esan duenez “bilbotarren eguneroko bizimoduan” sartu da..

GEHIAGO IRAKURRI >>

ALBISTEAK
‘Bilbao Arte Portua’ aurkeztu da, urtero munduko bakarlari, zuzendari, orkestra eta konposatzaile ospetsuenak ekarriko dituen kontzertu handien ziklo berria. GEHIAGO IRAKURRI >>