GIZA ESKUBIDEEN DEFENDATZAILE KOLONBIARRAK BILBON
Kolonbiako kanpainaren: “Itzuli Ezazue Lapurtutako Lurrak” barruan egingo dugun hurrengo ekintzaren inguruko informazioa luzatu nahi dizuegu.
Hurrengo ostiralean, martxoak 6, arratsaldeko 18:30etan, Arrupe Etxean (Aita Lojendio 2 kalean) Bilbon, Caño Mansoko, Chocó departamentuko bi Giza Eskubideen defendatzaileekin hitzaldia egingo dugu. Biek bere herrialdetik ihes egin dute, agente ekonomikoak talde paramilitarren laguntzarekin lurrak bidegabe eskuratu izanaren aurka egiteagatik. Hau dela eta biak Espainian bizi behar dira.
Espainiako estatuan zehar egiten ari diren biran parte hartzera animatzen zaituztegu ostiral honetako hitzaldiaren bidez. Gainera, Kolonbiako Gobernuari Biktimen eta Lurren Itzulpenaren legea ezartzeko eta gatazkak iraun dituen 50 urtetan lapurtu diren lurrak itzultzeko eskatzen duten postalak batuko ditugu.
ITXAROTEN ZAITUZTEGU!