Energia transnazionalen eta eredu energetikoaren aurka
urriaren 10ean, 19:30tan Ekoetxean

Contra las énergeticas y el modelo énergetico10 de octubre a las 19:30 en la Ekoetxea
(en castellano + abajo)

Kaixo laguna!

Aurreko beste batzuetan bezala (Rioko Lur Gilurra ospatzen zenean, Europar-Latinoamerikar gailurra Madrilen, Garoñaren aurkako manifak, Lurraren eguna etab) zurekin harremanean jartzen gara denon arteko erantzun bat antolatzeko.

Oraingo honetan, egoerari dagokio, urriaren 29-31era arte Bilbon ospatuko diren Urari eta Energiari buruzko jardunaldiak, energia ereduak kaltetutako jende asko eta ekintzaileak etorriko direlakoan. Bertan izango dira MABekoak (Brasilgo Urtegiek Kaltetutakoen Mugimendua), topaketaren antolatzaileetariko batzuk. Brasilen eraikitzen ari dira hirugarren urtegi handiena, Belo Monte, eta horretan parte hartzen ari da Iberdrola eta beste urtegietan ere bai. Horregatik eta Bilbon gaudenez Iberdrola eta proiektu horiek finaziatzen dituen BBVA izango ditugu xede. MABeko ekintzaileekin batera beste asko egongo dira Bilbon: Tehuantepec parke eolikokoak (Mexiko), Lesboseko parke eolikokoak (Grezia), Mexiko eta Kolonbiako urtegikoak eta askoz gehiago. Eta hemengo borrokek izango dute leku ere (Itoitz, Garoña; etab). Beraz aukera ederra zerbait antolatzeko.

Gaur (Urriak 1) egun aipagarria da ere, berriro tarifa elektrikoa igo bait dute (%3,1! %1,2 abuztuan, %1,2 uztailan, %3 urtarrilan – apirilan %6,6%jeitsi zen berriz).
Guzti honekin batera, MABek eta beste askok hemen ere proposatzen dugun energia buruzko eztabaida nahi dugu sakondu: energia zertarako eta norentzako (eta aldi berean, ze motakoa?).

Jardunaldiak ez ezik, gure asmoa Iberdrola eta BBVAren aurkako protesta eta salaketa egitea da. Baita ere, eta horrenbeste ekintzaile eta kaltetuak datozela,
2007eko urrian BBVAren aurkako epaiketa egin genuen bezala, pentsatzen genuen Iberdrolaren aurka berdin egitea. Baina guzti honetaz hitz egiteko eta erabakitzeko ezinbestekoa iruditzen zitzaigun beste erakunde eta talde guztiekin elkartzea. Horretarako, gonbidatzen zaituztegu urriaren 10ean, 19:30tan Ekoetxean izango dugun bilerara. ORDURA ARTE!!!