Maiatza Globala itzuli da!. Hausnarketak, borrokak eta mobilizazioak batu nahi ditu M15M Bizkaiak 2013ko maiatz honetan, hainbat kolektiboren aldarrikapenak defendatu: eredu energetiko alternatiboak, arrazakeriaren aurkako aldarrikapenak, antimilitaristak, zorraren aurkakoak, lan duina, gizarte-eskubideak, berdintasuna, etxebizitza…
Gero eta beharrezkoagoa da kalera irtetea eta herritarrak informatzea eta mobilizaziora eta borrokara bideratzea. Hori dela-eta, hainbat ekintza antolatu dugu kalean, eta, nagusiki, honako gai hauek landuko ditugu: fracking-a, zorraren auditoretza herritarra, kaleratzeak eta desobedientzia zibila.
Era berean, joan den urtean bezala, eta munduko hainbat hiritan bezala, manifestaldia egingo dugu maiatzaren 12an. Gure kasuan, Bilboko manifestaldia 18:00etan abiatuko da, Jesusen Bihotza Plazatik, “Vuestros beneficios, nuestra miseria. BORROKA OROKORRA” lelopean.
Arrazoiak sobera daude: finantza-erakundeek eta botere neoliberalek gobernuei agindutako austeritate-neurrien ondorioz, gizartearen egoera okertuz doa etengabe eta defizit demokratikoa handituz. Horren aurrean, zera aldarrikatzen dugu: gizarte-justizia, demokrazia parte-hartzailea, zerrenda irekiak, botereen banaketa, alderdien finantziazio gardena, paradisu fiskalen abolizioa, doako justizia eskueran izatea, ingurumen-justizia, zerga-iruzurra amaitzea, doako osasungintza eta hezkuntza unibertsalak, zerga progresiboak…
Beraz, aldarrikapen anitzak ditugu eta, horrenbestez, askotariko ekintzak antolatzen ari gara maiatzera begira. Horietako batzuen tokia eta ordua ez daude zehazturik oraindik, beraz, aurrerago bidaliko dizkizugu behin betiko noiz-nongoak:
- Maitzaren 12a: MANIFESTALDIA 18:00etan, Bilboko Jesusen Bihotzetik. Leloa: “Sus beneficios, nuestra miseria. BORROKA OROKORRA”. Arriagako Plazan manifestua irakurriko da. Egun osoan Arriagako Plazan egongo gara.
- Maiatzaren 14a: FRACKING-AREN AURKAKO EKINTZA+Hitzaldia+Mikro irekia, Arriagako Plazan, 19:00etatik aurrera
- Maiatzaren 15a:
- goizez: Zorraren Auditoretzaren aldeko Taldearen EKINTZA (noiz-nongoak zehazteke).
- Arratsaldez: 19:00etan, mikro irekia Arriagako Plazan.
- Maiatzaren 16an: Arriagako Plazan, 19:00etan, hitzaldia kaleratzeei, “escracheei”, okupazioari eta desobedientzia zibilari buruz, hauen eskutik: Kaleratzerik Ez (PAH Bizkaia), Bilboko Okupazio Mugimendua eta Antigona Desobedientzia Zibileko Taldea.
- Maiatzaren 18an: goizez, Arriagako Plazan, hainbat ekintza. Eguerdian: herri-bazkaria.
Esan bezala, datorren astean informazio zehatzagoa emateko moduan egongo gara, eta helaraziko dizugu.
Bitartean, hainbat modu dago parte hartzeko:
1. facebookeko ekitaldiarekin bat eginda. Oraingoz, manifestaldiari buruzko informazioa baino ez duzu aurkituko, baina informazio gehiago sartuko dugu laster. Era berean, gonbida itzazu zeure lagunak eta anima itzazu bat egitera.
2. Twitterreko kontu bat baduzu, eman astindua #maiatzaglobala hashtag-ari.
3. Zure etxean edo lantokian kartelak inprimatu eta zure auzoan edo herrian itsatsita.
4. Maiatza Globala ekimena mundu osoan komentatu!
Ororen gainetik, elkarlanean aritu, gustura sentitzen zaren neurrian. Guztiok gara beharrezkoak arrakasta izateko. Zure laguntza eskertzen dugu, areago, ez dugu zure laguntza falta izatea.
Zure zain gaude! ;D