ES TU MONEDA, ¡ELIGE SU NOMBRE! PARTE HARTU NAHI?

(En castellano más abajo)

Kaixo!

BilboDiru Ekimena gara, Desazkundea kolektiboaren lan talde bat, eta jadanik urte bat baino gehiago daramagu Bizkaian tokiko txanpon bat martxan jartzeko asmoarekin. Tokiko txanponen helburua truke harremanak birsortzea da, eredu ekonomiko solidario eta jasangarriago bat sustatzeko asmoz.

BilboDiru-a hobeto ezagutzeko, esteka honetan informazio gehiago aurki dezakezu. Gainera, Apirilaren 11an Bilboko "La Bolsa" eraikinean 19:00etan hitzaldi bat antolatu dugu, proiektua aurkeztu eta zuen zalantzak erantzuteko asmoz.

Uste dugu tokiko txanponen gakoa jendartearen partehartzea dela, eta horrexegatik tokiko txanponaren izena aukeratzera gonbidatu nahi zaituztegu.

Honako hauek dira tokiko txanpona izendatzeko proposamenak:

  • Hazi: "Hazi" hitzak natura eta jaiotza dakarzkigu burura aldi berean. Bi berba hauek zerikusi handia dute tokiko txanponarekin: alde batetik proiektuak izaera ekologiko sakona duelako eta bestetik, jaiotzen ari den eredu ekonomiko alternatiboaren oinarrietako bat izan nahi duelako.
  • Ekhi: "Ekhi" hitzak "Eguzki" esan nahi du antzinako Euskaran. Baserrietako ateetan "Eguzkiloreak" jarri izan ohi dira, izaera mitologiko maltzurrak uxatzeko.
  • Txapela: Bilbon oso ezagunak dira txapelak, eta gure herriaren izaeraren atal bat direla ere esan daiteke. Gainera, Norbegian edota Suedian "koroak" txanpon gisa erabiltzen badituzte, Zergatik ez ditugu guk txapelak erabiliko?
  • Ure: Ura bizitzarako ezinbesteko osagaia da, eta etengabe mugitzen dabil. Tokiko txanponaren helburuetako bat ere eskutik esku etengabe mugitzea da, gure erreketako ura bezala
  • Lauko: Antzina "Lauko" izenaz ezagutzen ziren lau errealeko txanponak. Gainera, Lauko hitzak "lauburu" berba darama barnean. Gehiago esan daiteke?
  • Bertoko: Tokiko txanponaren helburuetako bat "bertokoa" izatea da. Zergatik ez horrela deitu?

Bozketan parte hartzeko, klik egin hemen: http://www.bilbodiru.org/. Azkenik, mezu hau zure inguruan zabaltzea eskertuko genizuke.

Mila esker parte hartzeagatik eta laster arte!