Haitzama musika taldeko Miguel Maria (Mikel) Leibarrek, Itzubaltzetako emakumeon asanbladako kideen aurka salaketa jarri du eta kideok epaiketaren zain daude.
Mikelek, injuriak eta kalumniak leporatzen dizkie eraso sexista baten salaketa publikoa egiteagatik. Mikel, 2012ko Ekainean bere bikotekide ohia jipoitu izanagatik salatua izan zen.
Ez dugu eraso sexistarik ezta mugimendu feministaren aurkako erasorik onartuko. Kokoteraino gaude gure ekintzak justifikatu behar izateaz, eraso sexistak salatzea denon ardura da eta ez dago eskubiderik horregatik kriminalizatuak izateko.
Orain, inoiz baino gehiago, eraso sexisten aurrean gure higuina adierazi nahi dugu, IEAri (Itzubaltzetako emakumeon asanbladari) gure babesa eskainiz eta mugimendu feministarekin bat eginez.
Eraso honen aurrean, burutuko diren mobilizazioetan parte hartzeko deia luzatzen dizuegu:
– Abenduaren 12an arratsaldeko 7retan Erromon, Santa Eugenia plazatik abiatuko den manifestazioa.
– Abenduaren 13an eguerdiko 12etan Getxoko epaitegien aurrean kontzentrazioa epaiketak irauten duen bitartean.
Gora mugimendu feminista!