Inklusioa sustatzeko, eta, errefuxiatuen, migratzaileen eta aberrigabeen eskubideen defentsarako etengabeko konpromisoan, intersekzionalitatearen kontzeptua azpimarratzen duen bideo bat poz handiz aurkezten dugu. Horrez gain, ikuspuntu horrekin lan egiteak errefuxiatu eta asilo-eskatzaileen arteko aniztasuna kudeatzen lagundu gaitzakeela nabarmentzen du. Bideoa Intersekzionalitatea: aniztasuna eta asiloa proiektuaren baitan egindako lana da, Bizkaiko Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritzaren babesarekin. Migrazio eta babesaren erronkei ez ezik, bestelako erronkei ere (hala nola aniztasun funtzionala) aurre egin behar dieten pertsonen errealitate konplexuak lantzen ditu.
Material bisual horren bidez, partekatutako esperientzietara murgiltzera animatzen zaitugu, non Euskal Autonomia Erkidegoan babesa bilatzen duten eta desgaitasuna duten edota LGTBI+ diren pertsonei laguntza integralagoa emateko ikuspuntu intersekzionalak esploratzen diren. Gure konpromiso aktiboaren eta eguneroko lana gidatzen duen kudeaketa arduratsuaren testigantza da bideo hori.
Zehar-Errefuxiatuekin erakundean, argia aniztasunean jartzearen garrantzian sinesten dugu, istorio bakoitza bakarra eta baliotsua dela aitortuz. Gizarte bidezko eta barneratzaile baterantz aurrera egiten dugun heinean, harro gaude prozesuan parte hartzen duten beste erakundeekin batera zentzu horretan aurrera egiteaz. Errefuxiatuekin esku hartze sozialean intersekzionalitatearen ikuspuntua txertatzea defendatzen dugu erakunde haiekin batera, aniztasunak defendatuz eta tratu-berdintasuna eta diskriminazio eza sustatuz.