Intersekzionalitatea

Intersekzionalitatea: Aniztasuna eta Babesa» proiektuan, Euskadin bizi diren errefuxiatu, migratu eta aberrigabeen errealitate konplexuei heltzeko konpromisoa hartzen dugu. Ulertzen dugu pertsona bakoitzak identitate eta esperientzia bakarrak dakartzala, eta funtsezkoa dela nola elkarreragiten duten intersekzio horiek eskubideetarako sarbidean eta gure gizartean inklusioa izateko duten eraginean arreta jartzea.

«Intersekzionalitateak zapalkuntza, diskriminazio eta desberdintasun mota desberdinak elkar gurutzatzen eta elkarrekin lotzen direla ulertzera bultzatzen gaitu. Hori guztia errefuxiatuek eta babes-eskatzaileek bizitzen dituzten esperientzietan islatzen da. Ikuspegi honek aukera berdintasuna eta justizia bermatzeko estrategia eraginkorragoak garatzen laguntzen digu, jatorria, generoa, orientazio sexuala edo dibertsitate funtzionala edozein dela ere.»

Kimberlé Crenshaw

Ezagutu gehiago

Baliabideak

Bizkaian diskriminazio-eremuak inklusio-ingurune bihurtzeko dekalogoa. Baliabide hau honako erakundeekin elkarlanean garatu da:
AMESTEN, APNABI, ARGIA Fundazioa, ASEBI, ASPACE Bizkaia, AVIFES, Biltzen, Gurutze Gorria Araba, EDEKA, Eginaren Eginez, Ellacuría Fundazioa, Emigrad@s sin Fronteras, Euskal Gorrak, FEKOOR, FEVAS, Futubide, Gaude, Geu Be, Inst Tutelar Bizkaia, Lagungo Fundazioa, Lantegi Batuak, Mundu Bat, Nevipen – Ijito Elkartea, Down Sindromea Euskadi Fundazioa, SOS Arrazakeria Gipuzkoa, eta Zehar-Errefuxiatuekin.

Dekalogoa: Bizkaian diskriminazio-eremuak inklusio-eremu bihurtzeko.

Baliabideen mapa: Intersekzionalitatea, aniztasuna eta babesa. Gizarte- eta komunitate-esku-hartzea ikuspegi intersekzionaletik.

Topaketak eta saioak

Informazio gehiago nahi duzu?

Intersekzionalitate proiektuari buruzko zalantzak badituzu edo parte hartu nahi baduzu, bete hurrengo formularioa edo idatzi helbide honetara: comunicacion@zehar.eus

    Finantzatzaileak

    Scroll to Top