Zehar-Errefuxiatuekin erakundearen Auzoan gure artean zaintzen kanpainaren epizentroa izango da Bilboko Irala auzoa

Ostalarien laguntzarekin, otsailaren 5, 6 eta 7an egoera zaurgarrian dauden pertsonentzako neguko arropa bilketa egingo da Iralan.

Bilbo, 2024ko otsailak 1

Elkartasunari eta komunitatearen laguntzari indarra emateko ahalegin bateratuarekin, Zehar-Errefuxiatuekin erakundeak Auzoan gure artean zaintzen kanpaina sortu du, giza eskubideen eta egoera zaurgarrian dauden pertsonen garapen integralaren defentsarekin duen konpromisoari jarraiki.

«Egoera txarrei aurre egiten dieten pertsonentzako neguko arropa biltzean oinarritzen da kanpaina, hala nola kalean bizi direnentzat eta zerbitzu-publikoek oinarrizko beharrak betetzen ez dizkietenentzat», azaldu zuen Patricia Escuték, Zehar-Errefuxiatuekin erakundeko inklusio taldeko kideak. «Bilboko Irala auzoko ostalarien laguntza sutsua daukagu, otsailaren 5, 6 eta 7an ekintzara deituko dute haiek ere».

Egunero, Bilboko Irala auzoko bulegoetara muturreko zaurgarritasun egoeran dauden pertsonak etortzen dira, bereziki kalean hilabeteak daramatzaten gazteak eta haien herrialdeetatik ihes egitean ondasun asko atzean utzi dituzten familiak adingabekoekin. «Hiri batean bizitza berriari hasiera ematea migrazio-prozesuan fase‑zaila da. Horregatik, neguko arropa bilketarako laguntza eskatzen diegu hain ondo hartu gaituzten auzokideei, lo-zakuak, tapakiak, oinetakoak, jakak edota barruko arropa berria bilduko ditugu», azaldu zuen Tfarah Myeslemek, Zehar-Errefuxiatuekin erakundeko inklusio taldeko kideak.

Bilketa-tokiak ondorengoak dira:

  • Zuberoa Taberna, Zuberoa etorb. 15
  • Bar Patxo, Errege Katolikoen etorb. 6
  • Bar Bizkaia, Errege Katolikoen etorb. 6
  • Bar Estenga, Errege Katolikoen etorb. 11
  • Bar Aitana, Irala k. 15

Kanpaina honek Zehar-Errefuxiatuekin erakundearen eta Bilboko Irala auzoko tabernen jabeen arteko lankidetzaren isla da, ekimena aurrera eramateko ezinbestekoa dena. Bar Patxoko Lorenak ondorengoa baieztatu zuen: «Helburu zintzo honetan laguntzeko poz-pozik gaude. Guztiek merezi dute arropak edukitzea eta ziur sentitzea, bereziki neguko hilabeteetan. Guztioi gonbidatzen zaituztegu gurekin bat egitera, ekimen baliotsu honen parte izan zaitezten».

Zeharra-Errefuxiatuekin giza eskubideen defentsarekin eta Euskal Autonomia Erkidegoan migratutako pertsonen integrazioarekin konprometitutako erakundea da. 25 urte baino gehiagoko esperientziarekin, erakundea erreferentea izan da gizaki orok nazioarteko babesa bilatzeko duen eskubidea onartzeko ahaleginean.

Harremanetarako informazioa: 688689512 / comunicación@zehar.eus

©Irekia

Euskadiko Giza Eskubideen Defendatzaileak aldi batez Babesteko Programak 10 urte bete ditu, eta “Babes Gara” leloarekin ospatuko du

Babes Gara  lelopean, atzo ospatu zen EiTBren Multibox aretoan Giza Eskubideen Defendatzaileak aldi batez Babesteko Programaren X. urteurrena, Eusko Jaurlaritzaren Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Sailak gidatuta, Giza Eskubide, Memoria eta Lankidetza Sailburuordetzaren bidez eta ZEHAR errefuxiatuekink kudeatuta.   

Gehiago Irakurri

Ekainaren 23an errefuxiatuen alde korrika

Ekainaren 23an, larunbata, errefuxiatuen aldeko  “La Bilbao Refugio” lasterketa solidarioa egingo da Bilbon, bigarren aldiz.

Iaz, 600 lagun mobilizatu genituen errefuxiatuen eskubideen alde, hau da, hainbat arrazoi direla medio etxetik ihes egin behar izan duten eta gaur egun herrikide ditugun pertsona horien eskubideen alde. Hainbat eta hainbat dira gerratik edo miseriatik ihesi joandakoak –hala nolaAbdoul, Mohamed eta Oleksandr–; beste hainbat, berriz, indarkeria matxistatik, ezkontza behartuetatik, sexu-esplotaziorako salerosketatik edo LGTBIen aurkako jazarpenetik ihesi joandakoak dira –Jeanne, Sara eta Clara, esaterako–.

Bigarren edizio honetan, berriro mobilizatu nahi ditugu kausa honekin sentsibilizatuta dauden pertsona guztiak. 5 kilometroko ibilbidea izango da, Bilboko erdigunean zehar; lehiaketa ez denez, lasterka nahiz oinez egin ahal izango da.Ibilbidea amaitzean, Guggenheim museoko zabalgunean, zuzeneko kontzertu bat izango da, eta txosna bat egongo da 15:00etara arte, errefuxiatu guztiei solidaritatea erakusteko.

Izena emateko 10 euro ordaindu behar da, eta kamiseta tekniko bat eta janari-poltsa bat jasoko dira trukean.

Lasterketatik ateratzen diren irabazi guztiak ZEHAR errefuxiatuekinko Errefuxiatuei Laguntzeko Euskadiko Batzordearen proiektuetarako erabiliko dira.

Ibilbidea


Bilboko Guggenheim museoaren zabalgunean izango dira bai irteera bai helmuga (11:30ean hasiko da lasterketa). Hiri barruko zirkuitua izango da, 5 kilometrokoa; itsasadarraren ertzetik igaroko da bidea, eta Euskalduna zubiak eta Udaletxeko Zubiak mugatuko dute ibilbidea albo bakoitzean. Kontsulta ezazu hemen lasterketaren araudia.

Eman izena!

Aukeratu lasterketan soinean eramango duzun kamiseta edo kamisetak (ikusi neurriak beherago), gehitu orgatxora eta jarraitu erosteko urratsei.Behin ordainketa egindakoan, automatikoki emango duzu izena, eta mezu elektroniko bat bidaliko dizugu, kamisetak jasotzeko egunak eta lekuak zehazteko.

Eman izena.

 

Kamiseta


Lasterketan izena emanez gero, janari-poltsa batez gain kirol-kamiseta tekniko bat jasoko duzu, dry fit, transpiragarria eta bizkor lehortzen dena, % 100 poliester testuratua.Kontsultatu hemen kamiseten neurriak.

neurren gida

Babesleak


                   

GERNIKAKO KULTURA ETA BAKEAREN NAZIOARTEKO XXVII. JARDUNALDIAK: MUGA, ITZALAK ETA EDERTASUNA

Gernikako bonbardaketaren 80. urteurrenaren oroitzapenezko ekitaldien XXVII esparruan, Gernika Gogoratuz eta CEAR Euskadik elkarrizketarako eremu bat ireki dute, Bakearen Kulturaren garapena sustatzeko.XXVII. edizioa izango da eta apirilaren 27 eta 28an leku-aldatze derrigortuen gaia hartuko da hizpide, hainbat aspektu landuz, hala nola arrazoiak eta ondorioak. Asilo-eskubidea eta gerratik, indarkeriatik eta miseriatik ihesi datozen pertsonen joan-etorria. Erbestearen iraganeko eta gaur eguneko esperientziak. Gizartearen erantzukizun politikoa eta erronka, harrera duin bat bermatzeko. Gerraren aurreko elkartasun eta iraunkortasun ekimenak.

Jardunaldietan parte hartzeko inskripzioa dohainik da baina izen-emate fitxa bete eta info@gernikagogoratuz.org helbidera bidaltzea beharrezkoa da.

Informazio gehiago: https://www.gernikagogoratuz.org/eu/agenda/show/id/132

Egitaraua