Zehar-Errefuxiatuekin, SOS Arrazakeria, Ongi Etorri Errefuxiatuak, eta Basoa elkarteetatik eta prestatzeko gunera gonbidatzen zaituztegu: ‘Arrazakeriaren aurkako aliantzak ereiten’. Apirilaren 13an, larunbata, lehen jardunaldia egingo dugu, 10:00etatik 18:30era. Hitzordua Basoa Etxean, Bildasolan (Bizkaia) izango da. Deskargatu ahal dezakezu egunaren programa hemen.

Hiru topaketetako lehena izango da, migrazioaren auziari buruzko esperientziak, ezagutza, kontakizunak eta erresistentzia- eta mobilizazio-estrategiak partekatzea helburu duena, aliantzak sortzeko eta elkarrekin borrokatzeko Euskal Herri anitzago eta inklusiboago baten alde. 

Jardunaldiak mahai-inguru bat izango du adituekin, mugako politikei eta legeriari buruzko beste bloke bat, tailer praktiko bat eta Bidasoa 2018-2023 dokumentalaren proiekzioa, solasaldi batekin. Gainera, bazkarian parte har dezakezu 10 euroren truke. Kopuru hori Basoako komunitatearentzat izango da. Gune honetara joateko aldez aurretik izena eman behar da formulario honetan

 

Zehar-Errefuxiatuekin giza eskubideen defentsarekin eta Euskal Autonomia Erkidegoan migratzaileen gizarteratzearekin konprometitutako erakundea da. 25 urte baino gehiagoko esperientziarekin, nazioarteko babesa bilatzeko pertsona orok duen eskubidea aitortzeko borrokan erreferentea da erakundea.

Informazio gehiagorako: 688689512 / comunicación@zehar.eus