Auzitegi Gorenak kautelazko neurria eman die, asteazken honetan, 2025eko martxoaren 25ean, asiloa eskatzen duten inoren kargura ez dauden 1.221adingabeei, eta asilo hori eskatzeko borondatea adierazi duten umeei, 10 eguneko epe luzaezinean.
Zehar-Errefuxiatuekin elkartetik erabaki hori ospatu nahi dugu, haur eta nerabe horiek Estatuko harrera-sisteman sar daitezen bermatzeko.
Horren aurrean:
- Inoren kargura ez dauden haurren harreraren arloan egindako aurrerapenak goraipatzen ditugu.
- “Nahitaezko lankidetza” eskatzen dugu, baita erakundeen arteko erantzukizuna ere, Auzitegi Gorenak esandakoarekin bat etorriz.
- Gogorarazten dugu haurren arloan baliabide espezializatuak eman behar direla harrera-sistemak adingabeen beharrei erantzun egokia eman ahal izateko.
- Gure ibilbidea eta ezagutza eskura jartzen ditugu nazioarteko babesaren arloan.