Errefuxiatuen Nazioarteko Egunaren esparruan, ekainaren 20an, podcast bat egin dugu Carne Crudarekin batera Bilboko Campos Eliseos antzokian. ‘Desterradas climáticas, sin casa ni asilo’ da Javier Gallego Crudo gidari duen zuzeneko programaren izenburua, Deserrotuak: ez da klima, kapitala baizik proiektuaren baitan.
Programak luxuzko gonbidatuak izan zituen: Dalila Argueta eta Guadalupe Zágayo Euskadin eta Katalunian erbesteratutako Honduras eta Mexiko lurraldeko bi aktibista eta defentsari dira. Mar Garrote, aktibista agroekofeminista; Gonzalo Fernández, OMAL-Paz con Dignidad erakundeko ekonomialaria; eta Raquel Celis, gure lankideak, Zehar-Errefuxiatuekin “Deserrotuak” proiektuaren ikertzailea, eta Arantza Chacón, Zehar-Errefuxiatuekin erakundeko Zuzendaritza Batzordeko kidea.
Podcastean erbestealdiari eta asiloari buruzko gaiak jorratu ziren, eta kolonialismo berri hori aztertu genuen, pertsonak beren lurraldetik kanporatzen dituena beren baliabideak lapurtzeko, eta enpresa horien jatorrizko herrialdeetara migratzera behartzen dituena; izan ere, haien atzean itxi den ate hori itxita dago hona iristen direnean ere. Hori guztia Verde Prato artista tolosarraren emanaldiarekin girotuta.