Martxoaren 7an Indepaz (Instituto de Estudios para el Desarrollo y la Paz), CRIC (Consejo Regional Indígena de Cauca), ACIN (Asociación de Cabildos Indígenas del Norte del Cauca) eta ACONCen (Asociación de Consejos Comunitarios del Norte del Cauca) aurka jasotako mehatxuak salatu nahi ditugu euskal erakunde publikoek eta behean sinatzen dugun Kolonbiarekin elkartasun eta Giza Eskubideen aldeko erakundeek. Mehatxu hauek “Bloque Sur Occidente de las Águilas Negras” ek luzatu egin ditu, elkarte hauek helburu militar bezala izendatuz.

Erakunde eta kolektibo hauek hainbat ediziotan parte hartu dute Giza Eskubideen Defendatzaileak Babesteko Euskal Programan[1], eta, haiekin batera, Kolonbiako Giza Eskubideen egoeraren jarraipenerako Euskal Ordezkaritzak hainbat topaketa egin ditu, azkena aurtengo urtarrilean[2]. Gainera, euskal lankidetzak bide zabalean lagundutako erakundeak dira, elkartasun jarduera ezberdinen bitartez. Beraz, beren egoera kolektiboaren jarraipen eta zaintza berezia egiteko konpromisoa mantentzen dugu.

Gogor gaitzesten dugu Miller Correa ACINeko kontseilariaren hilketa. Berarekin aurten eraildako liderrak 39 izan dira, eta 1.326 2016. urtetik, Bake Akordioa sinatu zenetik. Elkartasuna adierazten diegu haren familiari eta ACINi, eta benetan akonpainatzen diegu beraien minean eta egia, justizia, erreparazioa eta ez errepikatzeko bermeak eskatzeko prozesuan.

Hau guztiagatik, agintari eskudunei ESKATZEN DIEGU:

  1. Egia argitzea ikerketa inpartzial baten bidez, indarkeria horien egile material eta intelektualengak nortzuk diren argituz.
  2. Caucako eta herrialdeko gainerako jatorriz afrikar, indigena eta nekazarien bizitza eta lurraldea babesteko berme erreal eta eraginkorrak, indibidualak eta kolektiboak indartzea eta ezartzea.
  3. Landa-komunitateek adostutako Akordio Humanitarioak aitortzea eta sustatzea; izan ere, sektore sozial eta instituzional zabalen babesa dute, eta biztanleria zibilarentzat babes bat dira, non lehian dauden eragile armatuak dauden.

Azkenik, giza eskubideen defendatzaileekiko, herri indigenekiko, herri beltzekiko eta nekazarien komunitateekiko gure laguntza eta elkartasuna berresten dugu, horiek baitira indarkeriaren eta gatazkaren biktima nagusiak. Justizia soziala duen herri baketsu bat eraikitzeko konpromisoa aitortzen dugu, eta bere antzinako lurraldeetan bizitzarekiko eta iraunkortasunarekiko errespetua eskatzen dugu.

Sinatzaileak:

  • Eusko Jaurlaritza:
    • Giza Eskubideen, Biktimen eta Aniztasunaren Zuzendaritza
    • Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentzia – eLankidetza
  • Eusko Legebiltzarra:
    • Euzko Abertzaleak – Nacionalistas Vascos
    • EH Bildu
    • Socialistas Vascos – Euskal sozialistak
    • Elkarrekin Podemos – IU
  • Plataformak:
    • Euskadiko GGKEEN Koordinakundea
    • Eskubidez (Giza Eskubide eta Bake Hezkuntzaren Erakunde-Foroa)
  • Giza eskubideen eta lankidetzaren aldeko erakundeak:
    • Alboan
    • Aldarte
    • Arabako SEADen Lagunen Elkartea
    • Emigradas sin Fronteras
    • Gernika gogoratuz
    • Mugarik Gabe
    • Mundubat
    • Paz con Dignidad – OMAL
    • Paz y Solidaridad Euskadi
    • Zehar-Errefuxiatuekin
  • Akademia:
    • Pedro Arrupe Giza Eskubideen Institutua (Deustuko Unibertsitatea)
    • Hegoa Nazioarteko Lankidetza eta Garapenari Buruzko Ikasketa Institutua (Euskal Herriko Unibertsitatea)

 

[1] Giza Eskubideen Defendatzaileak Babesteko Euskal Programa elkartasun politikoko tresna bat da, eta arriskuan dauden giza eskubideen defendatzaileak babesten laguntzea du helburu. Eusko Jaurlaritzaren, Giza Eskubideen, Biktimen eta Aniztasunaren Zuzendaritzaren eta Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziaren gidaritzapean, Eusko Legebiltzarraren babesa du, lankidetzarako euskal erakundeen parte-hartzearekin kontatzen du eta Zehar-Errefuxiatuekin koordinazio-lana egiten du.

[2] https://zehar.eus/wp-content/uploads/2022/01/Comunicado-delegaci%C3%B3n-vasca-Colombia-2022.pdf