M8. Emakumearen Nazioareteko Eguna
Zehar-Errefuxiatuekin programak aisialdiko eta eskubide kulturaletako esparruetan beste kultura batzuetatik datozen emakumeen bazterkeriaren aurkako tresnei buruzko lau podcasta eskaintzen ditu
Bilbo, 2025eko martxoaren 7a. Zehar-Errefuxiatuekin Emakumearen Nazioarteko Egunean, pertsona guztien tratu-berdintasunarekiko, errespetuarekiko, bizikidetzarekiko, aniztasunarekiko eta giza eskubideekiko konpromisoa berresten du, bereziki, emakume errefuxiatuak, desplazatuak, aberrigabeak eta migratzaileak, eta arreta jartzen du babesa behar duen edonor, datorren tokitik datorrena, diskriminatu gabe hartzeko.
Nahitaez migratzen duten emakumeak eta neskak bi aldiz daude arriskuan, eta indarkeria bikoitza jasaten dute errefuxiatuak direlako eta generoagatik. Emakume errefuxiatuek jasaten duten diskriminazioak eta misoginiak agerian jarraitzen dute gure lurraldeetara iristen direnean, eta oztopoak izaten jarraitzen dute integrazio-prozesuan.
“Gure egunerokoa errefuxiatuekin partekatzen dugunok badakigu jatorrizko herrialdeetan jasaten zituzten eskubide-urraketak ez direla desagertzen hona iristen direnean. Onartzen dugu, bai, baina diskriminatu ere egiten dugu. Handikiro egiten dugu, diskriminazioa instituzionalizatzen duten legezkotasunaren eta praktiken bidez. Baina txikitatik ere, egunerokotasunean beste pertsona batzuen gainetik jartzen garenean, batez ere emakumeen gainetik, ez baititugu ezagutzen “, azaldu du Javier Canivell Zehar-Errefuxiatuekin elkarteko zuzendariak: “Harrera egiteaz hitz egiten dugunean, ez dugu soilik ostatu emateaz hitz egiten, teilatua eskaintzeaz baizik. Emakume errefuxiatuak osatzen dugun euskal gizartearen parte gisa onartzeaz ari gara, haien historia eta kultura ezagutzeaz, ibilbidea eta ezagutzak balioesteaz eta gurea hurbiltzeaz, guztion artean espazioak, bizipenak eta kulturen arteko benetako bizikidetza sustatzeaz “.
Emakumeen bazterkeriaren aurkako tresnak
Zehar-Errefuxiatuekin elkartetik ikus-entzunezko materialak egin ditugu emakumeek hainbat esparrutan bizi duten egoera ikusarazteko.
“EMAKUMEAK, KULTURA, AISIALDIA ETA ESKUBIDE SOZIALAK GARA” da egindako podcasten izenburua. Zehar-Errefuxiatuekin batera, Eusko Jaurlaritzaren, Arabako Foru Aldundiaren, Bizkaiko Foru Aldundiaren, Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta Donostiako Udalaren laguntza duen “Kulturalki askotarikoak diren emakumeak aisialdian eta kultura-eskubideak gauzatzean baztertzearen aurkako tresnak” proiektuan bildutako “lAGORAtorio III: Jardunbide egokien ikerketa eta proposamenen eraikuntza kolektiboa kultura-aniztasunean, bizikidetzan eta diskriminazioan, errefuxiatuekin batera” tresnekin lotuta daude.
- Cultura ¿derecho o privilegio? – Marta García Terán
- Arte para la transformación social- Carol Arlen Ruiz Peñuela
- Mujeres migradas deportistas – Ourdi El Alaoui
- Miradas migradas vs Migradas blancas – Lorna Bierman López y Sara Gimeno Martínez
Artea eta migrazioa
Zehar-Errefuxiatuekin Sareginak izeneko proiektuan laborategi interkulturala garatu du arrazakeriaren aurkako narratiba dekolonialak eta feministak eraikitzeko artearen ikuspegitik. ‘Dejar atrás la casa en llamas’ poesia eszenikoko laborategiak bere lehen bi boloak estreinatuko ditu hilabete honetan:
- Martoaren 19an, 19:00etan, Donostiako Ernest Lluch Kultur Etxean (Gipuzkoa). Poesialdia.
- Martxoaren 21 ean, 18:00etan, Ermuako Lobiano Kulturgunea (Bizkaia). Errezitaldi poetiko eszenikoa.
Proiektu honek Euskadin errefuxiatutako eta lekualdatutako emakumeei buruzko narratibak eraldatzea du helburu, kultura-ekimen berritzaileen bidez. Laborategi kultural komunitario baten bidez, artistei laguntzen diegu bidaia sortzaile batean, haien lekualdatze- eta harrera-istorioak aztertzeko, jatorri desberdinetako emakumeen arteko trukea sustatuz. Artea eta trukea erabili nahi ditu behartutako desplazamenduek eragindako emakumeen narratibak euskal gizartera hurbiltzeko, emakume horiek dituzten indarkeria eta oztopoen inguruan sentsibilizatuz.
Emakumeak zentroan
“Deserrotuak, bipiltze eta mugen arteko ibilbidea” proiektuaren barruan, emakumeek esparru akademikoan duten funtsezko zeregina nabarmentzen dugu.
Txosten honen kapituluetako batek Senegalgo arrantza jasaten ari den egoera du ardatz, ingurumenaren degradazioa eta baliabideen gehiegizko ustiapena direla eta, eta prozesu horretan emakumeek jokatzen duten papera. “Arrantza emakumeen bizitzaren erdigunean dago, eta emakumeak arrantza-jardueraren erdigunean daude”, aitortu du Fatou Ndoye soziologo, aktibista, feminista eta Senegalgo arrantza-sektoreko langileak. Gure txostenean parte hartu zuen, erreferente bat delako emakume askorentzat eta beren kasua mila emakumeena da. Elkarrizketa osoa hemen irakurri ahal dezakezu.
Mobilizazioak
- Donostia: 12:30ean Antiguoko Tuneletik
- Gasteiz: 12:30ean San Anton plazatik
- Bilbo: 18:00etan Jesusen Bihotzetik