Arreta juridikoa

Zehar-Errefuxiatuekin-en, nazioarteko babes-eskatzaileen, pertsona errefuxiatuen, aberrigabeen eta egoera zaurgarrian daudenen eskubideak bermatzeko lan egiten dugu. Gure taldeak aholkularitza juridiko integrala eskaintzen du, pertsona bakoitzaren behar espezifikoei egokituta, berdintasuna, genero-ikuspegia eta gizarte-justizia ardatz hartuta.

Nola lan egiten dugu?

Gure esku-hartze eredua lege-laguntza espezializatuan oinarritzen da, informazio argia eta babesa eskainiz prozesu administratibo eta judizialetan. Gainera, beste arlo eta erakunde espezializatuekin koordinatuta lan egiten dugu, erantzun egoki eta eraginkorra bermatzeko.

Gure zerbitzuak

  • Aholkularitza juridikoa nazioarteko babes-eskatzaileei, pertsona errefuxiatuei, babes subsidiarioa dutenei eta aberrigabeei.
  • Aholkularitza eta laguntza juridikoa atzerritartasunaren arloan.
  • Arreta espezializatua egoera zaurgarri berezian dauden kolektiboentzat, hala nola giza salerosketaren biktimentzat, genero-indarkeriaren biktimentzat eta LGBTIQ+ kolektiboko pertsonentzat.

Gure lan-sarea

Giza eskubideen eta nazioarteko babesaren arloan espezializatutako erakunde eta instituzioekin elkarlanean aritzen gara. Gure ikuspegi diziplina anitzeko lana pertsona bakoitzaren errealitateetara egokitutako zerbitzu eraginkorragoa eskaintzeko aukera ematen du.

“Justiziarako sarbidea hobetzeko eta gure laguntza juridikoa pertsona bakoitzaren beharrei egokitzeko lanean jarraitzen dugu.”

Zure laguntzak bizitzak eraldatzen ditu

Zure dohaintzari esker, babesa, duintasuna eta eskubideak eskaintzen jarraitu dezakegu, etorkizun berri bat bilatzen dutenei lagunduz.

Scroll to Top