Zehar-Errefuxiatuekin-en eskerrona adierazi nahi diegu Movement to Gaza ekintza posible egiten ari diren sare, erakunde eta pertsonei, Palestinako herriaren aurkako genozidioaren kontra. Aldi berean, Euskal Herritik parte hartzera dei egiten dugu.
Kontuan hartu bat egiteko modu ezberdinak:
Gazarako Mugimendu Globalara bat eginez

Genozidioa gelditu dezagun:
Gazako suntsiketa proiektu kolonial historiko baten azken urratsa da: apartheid-a, desplazamendua eta desagerpena, palestinarrak beraien lurraldeetatik desjabetzeko eta ezabatzeko helburuarekin. Genozidio baten aurrean gaude, okupazio militar eta setio ekonomiko historiko baten parte dena, nazioarteko komunitatearen ekintza ezak eta zigorgabetasunak elikatua. Palestina kanpoan erbesteratutako herri bat da, eta bere lurraldean bertan hiltzen ari dena.
Nazio Batuen Erakundeko Palestinako Lurralde Okupatuetarako Errelatore Bereziak, Francesca Albanesek, salatu bezala, lehen palestinarren ezabapena eta suntsiketa ahalbidetu eta horretaz baliatzen ziren entitateek, orain, “genozidioaren ekonomian” parte hartzen dute, “enpresa kriminal bateratu” bat osatuz. Israel genozidioa gauzatzen ari da EBren babes ideologiko, kultural eta ekonomikoarekin. Horri bukaera jarri behar diogu.
Espainiako Estatuari eta Eusko Jaurlaritza-ri eskatzen diegu:
- Israelgo aurkako zigorrak eta arma-embargo osoa ezartzea, akordio guztiak barne: ez erosi, ez saldu, ez transferitu, zuzenean zein zeharka, ez inportatu eta ez esportatu.
- Israelgo negozio eta inbertsio harreman guztiak bertan behera uztea genozidioa amaitu arte, besteak beste euskal enpresak: CAF, ITP Aero, Sener, M Torres eta Sapa.
- Espainiako Gobernuak Palestinatik ihes egiten duten pertsonei ezarritako aireportuko igarotze-bisa bertan behera uztea, Siriatik, Malitik, Yemenetik eta beste gatazka guneetatik ihesi doazen errefuxiatuekin egin duen bezala.
- Herritarrak gonbidatzen ditugu boikotera bat egitera, genozidioarekin loturiko enpresetan kontsumitzea saihestuz bdsmovement.net/es.
- Era berean, animatzen ditugu beren inguruan eta sare sozialetan elkartasun- eta borroka-ekintzak zabaldu eta parte hartzera, herrietan, auzoetan eta kaleetan.
Apartheid-a, okupazioa eta genozidioa amaitzeko bide bakarra da 1948ko NBEren 194 Ebazpena betearaztea: palestinar errefuxiatuek euren etxeetara itzultzeko eskubidea, euren jabetzak berreskuratzea eta jasandako kalteengatik konpentsazioa jasotzea.
Genozidioaren izugarrikeriak ez du soilik palestinarren bizitza suntsitzen, gure gizatasuna bera ere mehatxatzen ari da.
Horren aurrean, palestinar herriaren erresistentzia borrokaren, duintasunaren eta itxaropenaren adibide da, eta horrekin batzen ditugu gure amorrua, gure ahotsak eta gure ekintza kolektiboak.
