Urtarrilaren 27an aurkeztu zen Errege-Dekretu Proiektua, indarrean dagoen Atzerritartasun Araudia aldatuko duena, erregularizazio berezi hau arautzeko. Gure erakundean, kontuz ibiltzea gomendatzen dugu, eta pertsona guztiei honako hauek eskatu nahi dizkiegu:
- Kanal ofizialetatik informatzea bakarrik. Sare sozialetako mezuak edo zurrumurruak ez dira beti egiazkoak.
- Erregularizazio berezia Ministerioaren eskumena da. Gizarteratze, Gizarte Segurantza eta Migrazio Ministerioak soilik kudeatzen du, probintzia bakoitzeko Atzerritarren Bulegoen bidez.
- Informazio fidagarria erabiltzea eta aholkularitza segurua bilatzea. Jo GKEetara, migratzaileei laguntzen dieten elkarteetara edo atzerritartasun gaietan adituengana.
- Pazientzia izatea. Oraindik ez dago informazio zehatzik baldintzei, dokumentazioari edo eskaerak aurkezteko lekuei buruz.
