Zehar-Errefuxiatuekin erakundeak emakume indigenen balioa eta komunitateetan egiten duten lan funtsezkoa aitortzen du

Irailaren 5a – Emakume Indigenaren Nazioarteko Eguna

Egun honetan emakume indigenen zeregin ezinbestekoa aitortzen dugu giza eskubideen, lurraren eta aniztasun kulturalaren defendatzaile gisa. Emakume indigenak izan dira eta dira oroimenaren, lurraren eta bizitza komunitarioaren zaindari. Horietako asko, indarkeria edo jazarpenetik ihes egitera behartuak, gure lurraldera heltzen dira beren bizitza-proiektuak berreraikitzeko itxaropenarekin.

Zehar-Errefuxiatuekin erakundetik, Eusko Jaurlaritzaren NARE programa garatzen eta kudeatzen duen erakunde gisa, haiekin batera egin nahi dugu bide hori: haien istorioak entzunez, duintasuna aitortuz eta haien eskubideak defendatuz. Horregatik, beren lurraldeak babes bila utzi behar izan dituzten emakume indigenak ere laguntzen ditugu. Haien esperientziak gogorarazten digu harrera-guneak seguruak, inklusiboak eta identitateekiko errespetuzkoak izan behar direla. NARE programaren bidez, zazpi emakume lider indigenari lagundu eta babesa eman diegu, komunitate hauetatik etorriak:

  • Kolonbia (5): Nasa, Senú eta Awá herrietako emakume liderrak, ONIC, CINEP, OIA eta UNIPA bezalako erakundeekin lotuak.
  • Guatemala (2): maia K’iche’ emakume liderrak, Consejo de Pueblos K’iche’, Red de Sanadoras Ancestrales eta CODECA-ko partaideak.

Emakumeak erabakigarriak dira: emakume indigenek funtsezko rola dute beren herrien identitatea mantentzeko eta defendatzeko zeregin garrantzitsuan. Haien ahotsak, anitzak eta aberastasun kulturalaren erakusgarri direnak, indartsu eta argi entzun daitezen bermatzeko eskubidea dute, bizi diren leku guztietan: etxean eta familian, baita eremu politikoan, sozialean, ekonomikoan eta kulturan ere. Gaur gure konpromisoa berretsi nahi dugu: haien alboan egotea, entzutea, haien ahotsak ikusgai jartzea eta haien eskubideak defendatzea eta bermatzea.

Defendatzaile berrien etorrera
Hilabete honetan berriz ere irekiko da NARE programaren deialdia, arrisku-egoeran eta/edo zaurgarritasunean dauden eta Euskadin babesa bilatzen duten Giza Eskubideen defendatzaile berriak hartzeko.

Scroll to Top