Zehar-Errefuxiatuekin 2025, begirada batean

2025eko gure Urteko Memoria eskuragarri dago jada; harrera, eskubideak eta komunitatea eraikitzen jarraitu dugun urtea jasotzen du.

Argitaratu dugu 2025eko Urteko Memoria. Bertan, azken urtean egindako lana eta lortutako emaitza nagusiak bildu ditugu, gure lantaldearen, boluntarioen, erakunde laguntzaileen eta administrazio publikoen elkarlanari esker.

Memoriak harrera, laguntza eta eskubideen defentsaren arloan egindako lanaren eragina jasotzen du, nazioarteko babesa behar duten pertsonen, aberrigabeen eta egoera ahulean dauden migratzaileen alde egindako lana erakutsiz. Era berean, etorkizunera begira ditugun erronkak ere azaltzen ditu.

2025ean egindako lana gertutik ezagutzeko, 2025eko Urteko Memoria irakurtzera gonbidatzen zaitugu.

Scroll to Top