Sareginak Wikimedia Laborategia: ezagutza eta memoria kolektiboa ehuntzen ikuspegi feminista eta arrazakeriaren aurkako batetik

Zehar-Errefuxiatuekin eta Wikiemakumeok elkarteek bideo hau aurkezten dute Sareginak proiektuaren baitan sortutako Wikimedia Laborategiari buruz. Espazio ireki eta elkarlanerako gune bat da, non ikusezin bihurtu diren istorioak kultura librearen tresnekin uztartzen diren, Wikimedia munduan genero- eta kultura-aniztasuneko arrakala murrizteko helburuarekin.

Laborategi hau ez da ekintza tekniko hutsa: zubi sinboliko gisa funtzionatzen du migrazio-esperientzien, memoriaren eta komunitatearen artean. Ekimena ikus-entzule guztiei gonbidapena egiten die begiratzeko, ikasteko eta parte hartzeko ehun kolektibo honetan, non ahots eta begirada bakoitzak bere garrantzia duen.
Artistei eta kolektiboei lagundu nahi diegu desplazamendu behartuei buruzko narratibak eraikitzen, ikuspegi feminista, arrazakeriaren aurkakoa eta dekoloniala batetik”, azaldu du Sareginak proiektuko arduradunetako batek.

Laborategi honetan, pertsona migratuen eta errefuxiatuen istorioak, sarritan ikusezin bihurtuak, berreskuratu eta komunitatearekin partekatzen dira Wikimedia bezalako plataforma irekien bidez.

Ekimena honen bidez, Zehar-Errefuxiatuekin elkarteak istorio isilduen ikusgarritasuna sustatzeko eta elkarrizketa, lankidetza eta ezagutza irekiko espazioak sortzeko duen konpromisoa berresten du, herritar guztien eskura egongo diren guneak eraikiz.

Scroll to Top