Kultura babesari eta migrazioei buruzko kontakizunak eraldatzeko
Azaroaren 13tik 15era, Bilbok Sareginak Jaialdia hartuko du. Ekimen hori Zehar-Errefuxiatuekin elkarteak bultzatzen du, eta 30 artista, ikertzaile, kazetari, ekintzaile eta herritar baino gehiago bilduko ditu, migrazioei, arrazakeriaren aurkakoei, feminismoei eta kultura-sorkuntzari buruz ikuspegi eraldatzaile batetik hausnartzeko. Ikusi programazioa:
Sareginak Jaialdiak topagune eta elkarrizketarako espazioak sortu nahi ditu, Euskadiko babes, migrazio, aniztasun eta bizikidetzari buruzko narratibak eraldatzeko. Bilboko programazio nagusiaz gain, Sareginak Ibiltaria Jaialdiak hainbat jarduera egingo ditu azaroan eta abenduan zehar Euskadiko hainbat lurraldetan, bere bokazio deszentralizatu eta komunitarioa sendotuz.
IZENA EMATEKO AZKEN EGUNA: Azaroaren 10ean, 12:00etan.
Festival Entretejidas-Sareginak Jaialdian izena emateko formularioa.
Gainera, jaialdiko boluntario izan zaitezke: Oferta de voluntariado en Bizkaia: Apoyo Festival Entretejidas / Sareginak Jaialdia.

Sareginak lan-lerroari buruzko informazio gehiagorako: https://zehar.eus/eu/sareginak-ii/
