Aurkeztu genuen ‘Hariari tiraka’ txostena, Entretejidas/Sareginak laborategiaren esperientzia eta proposamenak jasotzen dituena.
Irailaren 24an, Bilborocken ospatu genuen Sareginak I proiektuaren lehenengo zatiko itxiera. Artista, kide, laguntzaile eta parte-hartzaileez inguratuta, aurkeztu genuen ‘Hariari tiraka. Entretejidas/Sareginak laborategiaren ikaskuntzak eta proposamenak’ txostena, harrera eta ongietorri bikaina izan zuena.
Ekitaldia topaketa, hausnarketa eta ospakizun kolektiboko espazio-laborategi bat izan zen, proiektuko artistek eta laguntzaileek parte hartuta, eta txostenean jasotako ikaskuntzak eta esperientzia aberasgarria izan ziren protagonistak. Ekitaldia hasi zen Sareginen ahotsetatik, Letrillak Tailerrean sortutako poemak irakurketa kolektiboan partekatuz; jarraian, Beatriz Mbula zuzendari eta gidoilariari elkarrizketa egin zion Zehar-Errefuxiatuekin erakundeko Eragin eta Partaidetza Sozialeko zuzendari Marta García Teránek. Bertan, zinemagintzan emakume beltzek dituzten erronka eta rolez, baita emakume arrazializatuen arteko babesaz ere hitz egin genuen.
Ondoren, ‘Hariari tiraka. Entretejidas/Sareginak laborategiaren ikaskuntzak eta proposamenak’ txostenaren aurkezpen ofiziala izan zen, eta “Hitzak ehuntzen Jatou eta Verorekin” mahaingurua, Jatou Fall eta Vero Van Horenbeke partaide zirelarik, eta Entretejidas-eko artista parte-hartzaile Lorna Biermann eta Sara Gimeno arduratu ziren dinamizatzeaz.
Ekitaldia amaitu zen LAMALAMAR kolektiboaren “Calor” ikuskizunarekin: krisi klimatikoari buruzko poesia eszeniko eta soinu-paisaietako lan bat.












Txosten honen helburua ez da entsegu akademikoa izatea, ezta Laborategi kulturala bezalako bizipen-esperientzia hain poliedrikoaren inguruan zalantzan jarri ezin diren egiak barne hartzen dituen txostena izatea ere, Entretejidas/Sareginak Laborategi kulturala hain zuzen. Zein izan dira Laborategiaren jatorria, helburua, parte-hartzaileak eta haren sorrera bultzatu zuten arazoak edo beharrak azaldu ditugu. Era berean, erabilitako ikuspegi metodologikoa, parte hartzeko estrategiak eta egindako jarduerak azaldu ditugu.
Hastapen pedagogiko, sortzaile edo kolaboratzaileak zeintzuk izan diren nabarmendu nahi izan dugu, izan ere, prozesua errazteko tresnekin batera, horiek izan dira gida. Zentzu horretan, egindako talde-dinamikak bizitzeko moduaren inguruko gure hausnarketak, funtzionatu duten kontuak, sortutako erronkak eta konponbideak nabarmendu nahi izan ditugu. Hori guztia, ikaskuntza eta gomendio nagusien eraikuntza errazteko, politika publikoek eta kultur erakundeek eraikuntza narratiboko prozesu horiek aitortu eta babes ditzaten.
Donostia eta Bilboko Udalek eta Gipuzkoako eta Bizkaiko Foru Aldundiek finantziatzen duten Entretejidas/Sareginak proiektu honek narratiba aldatu nahi du, diskriminazioari aurre egiteko eta diskurtso berriak sortzeko. Zehar-Errefuxiatuekin erakundean arreta jartzen dugu migrazio-prozesu bat bizi izan duten emakumeek sortutako eta protagonizatutako narratibetan. Emakume errefuxiatu, migratzaile eta desplazatuen ondoan bidea egiten ari gara beraien oinarrizko eskubide kulturalak izateko behar diren baliabideak eta tresnak eskuratu ditzaten.
