6. Politika-eragina eta egitura-aldaketa
Azken talde hau mobilizaziora, salaketa publikora, aukeren birbanaketara eta kolektibo ezberdinei eragiten dieten indarkeria historikoak aitortzera bideratuta dago. Ikuspuntu intersekzionaletik, berdintasun eza duten egiturak eraldatzeko eta marjinan egon ohi diren errealitateak ikusarazteko ekintza kolektiboaren bidea sustatzen da. Aldaketa instituzionala edo teknikoa ez ezik, oso politikoa eta soziala ere badela aitortzen da; hortaz, denboraren poderioz pilatutako desberdintasunak jorratu eta sistematikoki baztertutakoekin aliantzan jardun beharra dago.
