5. Botere-egitura, autokritika eta kontu-ematea
Ikuspegi intersekzionalaren printzipio nagusiak horizontaltasuna eta botere-banaketa dira. Multzo honek autokritika mekanismoen, berrikuspen eta ebaluazio barne prozesuen eta erakundetik kanpo kontu-ematearen inguruko galderak biltzen ditu. Horrez gain, kalteak sortu dituzten praktikak konpontzeko eta elkarlanean aritzen diren kolektiboen memoria historikoak aitortzeko beharra ere barne hartzen du. Izan ere, memoria horiek zapalkuntza eta erresistentzia modu anitzek gurutzatzen dituztela ulertzen dugu. Intersekzionalitateak boterea kudeatu ez ezik, zalantzan jartzen eta eraldatzen duten azpiegiturak eskatzen ditu.
