4. Analisi kritikoa eta esku-hartzeen ebaluazioa

Ikuspegi intersekzionalak gure praktikak kritikoki berrikustera bultzatzen gaitu, indarkeria sinbolikoak, egiturazko desberdintasunak edo estereotipoak ez errepikatzeko. Horrenbestez, esku hartzeko baliatzen ditugun tresnak, metodologiak eta hipotesiak zalantzan jarri behar ditugu, eta baita zapalkuntza- eta pribilegio-ardatz anitzek zeharkatutako esperientziak dituzten pertsonengan gure ekintzek daukaten eragin erreala aztertu ere. Intersekzionalitateak praktikan kontziente izatea, ondo kokatzea eta testuinguru bakoitzean sortzen diren botere-harremanei adi egotea eskatzen digu.

Scroll to Top