3. Formakuntza, sentsibilizazioa eta jarraipena
Ikuspegi intersekzionala ezin da bat-batean hartu: etengabeko ikaskuntza, barne berrikuspena eta eguneraketa eskatzen du. Azpitalde honek langileen etengabeko formakuntza, auditoretzak edo eragina neurtzeko tresnak jorratzen ditu, eta baita hainbat diskriminazio-ardatz gurutzatzen diren kasuak kolektiboki aztertzeko erakundeak duen ahalmena ere. Konplexutasun horiek modu sistemiko eta kontzientean antzematea, ulertzea eta eraldatzea ahalbidetzen duten egiturak behar ditu intersekzionalizateak.
