2. Irisgarritasuna, arrazoizko moldaketak eta baliabideak

Azpitalde honek pertsona ororen benetako inklusio materialera bideratutako alderdiak barne biltzen ditu, hizkuntza eta azpiegituretatik hasita, parte-hartze oso eta segurua ahalbidetzen duten baliabide eta protokoloetara arte. Ikuspuntu intersekzionaletik, sarbidea zein ekitatea zailtzen duten traba fisikoak, linguistikoak, kulturalak eta teknologikoak, besteak beste, identifikatzea eta ezabatzea ezinbestekoa da. Horretarako nahia ez ezik, desberdintasun modu anitzen elkarreraginaren ondorioz kanpoan pertsonarik ez geratzea bermatzeko baliabideak ondo esleitzea ere beharrezkoa da.

Scroll to Top