2. Formakuntza eta konpetentzia intersekzionalak
Ikuspuntu intersekzionaletik, ekintza profesionalen eta sortutako balizko kalteen ardura hartzea funtsezkoa da. Asmo onak edo «gauzak ondo egin nahi» izatea ez da nahikoa, eraginak antzematea, konpontzea, kontu ematea eta horren arabera ekitea beharrezkoa da. Indarkeriak eraldatzeko aipatzea ezinbesteko lehen urratsa da, isildu edo justifikatu beharrean, bereziki hainbat desberdintasun eta zapalkuntzek zeharkatzen dituzten testuinguruetan ematen direnean.
