1. Osaera, horizontaltasuna eta aniztasuna
Azpitalde honek sarearen baitan aniztasuna uztartzeko modua aztertzen du, eta baita kolektibo ezberdinen parte-hartze aktiboa eta boterea banatzeko era ere. Ikuspegi intersekzionaletik abiatuta, hierarkia zurrunak saihestea, dinamika baztertzaileak identifikatzea eta baztertzen edo ikusezin egiten diren ahotsak aktiboki bilatzea da xedea. Modu ekitatiboan parte hartzeko, pertsona guztiak espaziora sartzean baldintza berdinak ez dituztela eta benetako inklusio iraunkorra bermatzeko mekanismoak sortzea beharrezkoa dela aitortu beharra dago.
